Helburua:

Helduen artean jarduera fisikoa sustatzea, haien premiak aintzat harturik betiere.

Nori zuzendua:

Jende helduari

Zer egin daiteke:

  • Hobekuntzak eta egokitzapenak egin ingurune fisikoan eta sozialean, jarduera fisikoa sustatzeko.
  • Adinekoak animatu jarduera fisikoa sustatzeko jardueretan eta komunitate-baliabideetan parte har dezaten, duten gaitasun funtzionalaren arebera, hartara, belaunaldi arteko ekimenak indartuz.
  • Adinekoei zuzendutako sentiberatze eta informazio kanpainak egin.
  • Adinekoen zaintzan diharduten osasun arloko langileei prestakuntza eman indarra nola landu jakin dezaten eta  gaitasun funtzionalaren  hobekuntzan honek duen garrantziaz ohartarazi, batez ere, beheko gorputz atalari dagokionez. Kirolaren Euskal Eskolarekin hitzarmenak.