Jarduera fisikoa gaztaroan (6-17 urte bitartean)

Etapa honetako jarduera fisikoa izaten da jolastea, kirol edo zaletasunen bat egitea eta familian, eskolan edo jarduera komunitarioetan modu aktiboan mugitzea.

Jarduera fisikoa egiteak lagunduko dizu:

  • Osasun oneko lokomozio-aparatua garatzen (hezurrak, muskuluak eta artikulazioak);
  • Osasun oneko sistema kardiobaskularra garatzen (bihotza eta birikak);
    sistema neuromuskularra kontrolatu dezazun ikasten (mugimenduen koordinazioa eta kontrola);
  • Osasunerako ona izango den gorputz-pisuari eusten;
  • Autokonfiantza, gizarte-integrazioa eta -interakzioa indartzen;
  • Eskolan errendimendu hobea izaten.

 

6-17 urte bitarteko haurrentzako gomendioak:

  • Egunero 60 minutu eman beharko zenituzke jarduera fisikoa egiten.
  • Komeni da, gutxienez astean hirutan, jarduera hori bizia izatea.

 

EGUNEAN 60 MINUTU BAINO GEHIAGO PASATZEN BADITUZU JARDUERA FISIKOA EGITEN, ZURE OSASUNARI ORAINDIK ERE MESEDE GEHIAGO EGINGO DIOZU.

Jarduera arin bat egiten hastea komeni da, eta, denborarekin, pixkanaka, iraupena, maiztasuna eta intentsitatea areagotzea.

Desgaitasunen bat izanagatik ere, ahal duzun guztietan, gomendio horiei jarraitu beharko zenieke. Osasun-zentroko osasun-langileekin hitz egin dezakezu, zure desgaitasuna kontuan hartuta, zer jarduera fisiko eta zenbat egin dezakezun jakiteko.

JARDUERA FISIKORIK EGITEN EZ BADUZU, GOMENDATUTAKO MAILETARA IRISTEN EZ DEN EDOZER JARDUERA HOBEA IZANGO DA EZERTXO ERE EZ EGITEA BAINO.

Egin ditzakezun jarduerak (adibideak)

Aerobika neurritsua:
  • Joan-etorriak oinez egin
  • Bizikleta
  • Patinatu
  • Dantzatu
  • Objektuak bota eta harrapatzera jolastu
  • Etxeko garbiketa-lanak egiten lagundu
  • Mendi- edo landa- ibilaldiak egin
Aerobika bizia:
  • Eskailerak igo
  • Harrapatze-jokoetan aritu
  • Korrika egin
  • Sokasaltoan ibili
  • Arte martzialak (karatea)
  • Kirolak: futbola, igeriketa, saskibaloia, gimnasia eta abar
  • Mugimendu handiko dantzak
  • Sokatira
  • Flexioak eta abdominalak
  • Baratzeko edo lorategiko lanetan lagundu
  • Pisuak eraman edo pisuak jaso
  • Eskalada
  • Pilota-jokoak: tenisa, pala eta abar
  • Atletismoa (altuera-jauziak, luzera-jauziak)