Jarduera fisikoa haurtzaroan (0-5 urte bitartean)

Etapa honetako jarduera fisikoa izaten da jolastea, kirol edo zaletasunen bat egitea eta familian, eskolan edo jarduera komunitarioetan modu aktiboan mugitzea.

Jarduera fisikoa egiteak zure seme edo alabari lagunduko dio:
osasun oneko lokomozio-aparatua garatzen (hezurrak, muskuluak eta artikulazioak);

  • Osasun oneko sistema kardiobaskularra garatzen (bihotza eta birikak);
    sistema neuromuskularra kontrolatu dezan ikasten (mugimenduen koordinazioa eta kontrola);
  • Osasunerako ona izango duen gorputz-pisuari eusten;
  • Autokonfiantza, gizarte-integrazioa eta -interakzioa indartzen;
  • Eskolan errendimendu hobea izaten.

 

0-5 urte bitarteko haurrentzako gomendioak:

  • Zure seme edo alabaren jarduera fisikoa jaiotzatik bertatik estimulatu dezakezu, bereziki, jolas gainbegiratuen bidez, ingurune seguruetan, lurrean edo uretako jarduera egokien bidez.
  • Oinez ibiltzeko gauza diren urte 1etik 5 urtera bitarteko haurrek aktibo egon behar lukete egunean, gutxienez, 3 orduz (ez du zertan jarraian izan behar), intentsitate desberdinetako jarduerak txandakatuz.

Nire semeak edo alabak egin ditzakeen jarduerak (adibideak)

NEURRITSUA:
  • Paseatu
  • Bizikleta
  • Gurpil-ohola
  • Patinatu
  • Igerilekuan jolastu
  • Zabuan ibili
  • Txingoan ibili
  • Jostailuak jaso
BIZIA:
  • Harrapaketan ibili
  • Bizikletan lasterka ibili
  • Sokasaltoan ibili
  • Mendi-ibilaldiak egin
  • Eskorga- eta zaldi-jolasean ibili
  • Katuka egotzen ibili
  • Baratze- edo lorategi-lanetan lagundu
  • Korrika egin
  • Dantzatu