11 Mai

Atxabalta Mugi; martxan da jarduera fisikoko orientazio bulegoa

Maiatzaren 2an martxan jarri zen Aretxabaletako erdiguneko bulego batetan jarduera fisikoko orientazio zerbitzua. Helburua da jarduera fisiko gehiago egin edo bizi estilo aktiboago bat izatea nahi duen pertsona orori aholkua ematea.

AtxabaltaMugi

Osasun Zentruak eta Gizarte Zerbitzuak eginkizun garrantzitsua beteko dute zerbitzu honen garapenean, eta inaktibo bezala identifikatzen dituzten erabiltzaile eta pazienteak deribatuko dituzte. Baita ere, jarduera fisikoa errezetatuko zaie kolesterola, hipertentsioa eta obesitate arazoak duten pertsona guztiei.

Halaber, telefono eta helbide elektroniko bat eskaini dira hitzordua hartzeko eta edozein zalantza argitzeko.

14 Api

AtxabaltaMugi aurkeztu dute

Jarduera fisikoa bultzatzea helburu duen AtxabaltaMugi egitasmoa aurkeztu zen asteartean Aretxabaletan. Eusko Jaurlaritzak, Debagoieneko Ospitaleak eta Udalak bat egin dute ekimena bultzatzeko eta hiru erakundeek elkarlanean jardungo dute aretxabaletarrak “mugi” daitezen. Ekimena Mugiment proiektuarekin bat egin izanaren ondorioa da.

Elkarrekin plan bat osatu dute eta 2016an abian jarriko dute. Lehenengoa izango da, aretxabaletarrek jarduera fisikoaren inguruan dituzten ohiturak ezagutzea.

Bigarren urratsa izango da jarduera fisikoko orientazio bulego bat irekitzea. Durana kalean, Murrukixo mendizale elkarteak bulegoa duen lokal berean egongo da hori: “Herritar guztiei egongo da zabalik, baina bereziki, osasun etxetik eta Udaleko gizarte zerbitzuetatik bideratutakoentzat”, adierazi du Asier Mujika, Kirol Teknikariak.  Aholkularitza jasoko dute guztiek han.

Beste ekimen batzuk etorriko dira ondoren, jarduera fisikoa sustatzeko sentsibilizazio kanpainak, esaterako. Izan ere, uste dute kirol jarduera bultzatu dela beti, eta orain, jarduera fisikoa sustatzen jarri gura dituzte indarrak: “Oraindik zehaztu barik ditugu datak baina asmoa da sortzea korrika taldea, oinezkoen taldea eta nordic walking taldea, besteak beste. Eta MugiEguna ere ospatuko da”, zehaztu du kirol teknikariak.

15 Mar

Aretxabaletako Mugisarea: ekintza plana zehazten

Aretxabaletako Mugisarea aurrera doa 2016rako ekintzen zehaztapenen lanean. Burututako azken bileran Kirol Teknikariak, Gizarte Zerbitzuetako Teknikariak, Osakidetzako arduradunak, eskualdeko Osasun Publikoko Teknikariak eta Mugimenteko dinamizatzaile batek parte hartu zuten, eta bertan, Aretxabaletan 2016an jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa gutxitzeko ekintza planaren definizio prozesua bukatutzat eman zen.

14 Mar

Jarduera Fisikoko Orientatzaileentzat ikastaro berria

Jarduera Fisikoko Orientatzaile ikastaroaren lehen edizioa arrakastaz bukatu ondoren, apirilean prestakuntza errepikatuko dugu, kasu honetan Aretxabaletan (Gipuzkoa), euskaraz.

Bere udalerrian dagoeneko funtzio hori betetzen duten eta ezagutzak finkatu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie ikastaro hau; halaber, jarduera fisikoko orientatzaileen berezko zereginen inguruko prestakuntza jaso nahi dutenei ere.

Info+: http://bit.ly/1RSDCTD