04 Mai

Astearte osasungarriak

Gordexolako Udaletxea eta Osasun Zentroa elkarlanean, sareko lana sustatzen dihardute herrian, bertako erakunde eta biztanlegoaren partaidetzaz lagunduta.  Modu honetan, ikaskuntzako gunea sortu dute, non hitzaldiak eta tailerrak antolatzen diren, hala nola: “Modu osasungarrian jaten ikasi”, “Lehen laguntzak bihotzekoaren aurrean”, “Alkohola, osasun arazoa?”, “Osasun-laguntza: zure segurtasunean inplikatu”, “Zer dakit hartzen ditudan botiken inguruan?”, ’’Emozioak eta Osasuna”, “Jarduera fisikoa eta Osasuna”, “Lehen Laguntzak arnasketa ezean”, “substantziarik gabeko adikzioak”, “Pixa-ihesarentzat tratamendu eta prebentzioa”, “Musikoterapia: osasuna, musika eta emozioak”, “Kultura ingurunea eta osasuna”, etb.

Gaur egun, astearte osasungarriak zabaltzen ari dira eta honekin batera ikuspegia handitu egin da Mugiment Basque Country programa sortuz. Honek, biztanleriaren jarduera fisikoa sustatzen du eta herrian ekintza osasungarri berriak sortzeko aukera ematen du. Honekin batera, udalak astearte osasungarriak ekintza berrietara zabaltzea nahi ditu, esate baterako, gidatutako tailerrak non kirol monitoreak lekuan bertan erakusten duten, herriko parke bio osasungarriaren erabilera egokia 65 urtetik gorakoei ekintzak sortuz.

22 Mar

Gordexolako Mugisarea

Gordexola 1.700 biztanle inguru dituen udalerria da, baina hau ez da eragozpena izan Mugiment ekimenera atxiki dadin. Beraien xedea da, Gordexola leku aproposa bihurtzea fisikoki aktibo izan nahi duten pertsona guztientzat.

Mugimenteko talde eragileak hilabeteak daramatza lanean, jarduera fisikoaren praktika maila handitzeko eta sedentarismoa gutxitzeko helburuarekin. Ordea, martxoa izan da aurreko lan guztia hau udalerriko elkarte eta herritar guztiekin partekatzeko aukeratu den garaia.

Topaketa, Algela Eguia Alkateak gidatu zuen , eta komunitatearen iritzi eta beharrak ezagutzeko balio izan zuen. 25 lagunek parte hartu zuten eta maiatzean jarri dute berriz hitzordua partekatutako hausnarketarekin jarraitzeko.