18 Mai

ZUK ekimena; Zuia-Urkabustaiz-Kuartango

Zuia, Urkabustaiz eta Kuartango batera ari dira lanean jarduera fisikoa sustatzeko idearen inguruan. Zuia eta Urkabustaiz Zuiako Kuadrilakoak diren bitartean, Kuartango Añanako Kuadrilakoa da. Hori, ordea, ez da izan eragozpena elkartu eta batera lan egiteko bertako herritarrentzak bizi ohitura aktiboen sustapenean.

ZUK izeneko sare bat sortu dute, eta sare honen bitartez herritarren inplikazioa bilatzen ari dira, beraien ideia eta ekarpenekin, jarduera fisikoa sustatu eta sedentarismoa gutxitzera bideratutako ekintzak sortzen laguntzeko.

zuk

Talde eragilean Osasuna, Kirolak edota Gizarte Zerbitzuak bezalako arlo eta disziplina ezberdinetako politiko eta teknikariek parte hartzen dute. Hausnarketa egin eta oinarrizko diagnostiko bat osatzeko bilera batzuen ondoren, maiatzean zehar jardunaldi parte hartzaileak  burutzen ari dira udalerri bakoitzean, elkarte eta norbanakoek beraien ideiak eta proposamenak eman ditzaten herri bakoitzak eskaintzen dituen aukera eta beharretatik abiatuta.

Hurrengo egunetan ekimen honen emaitzak ikusteko aukera izango dugu eta komunitateak planteatutako proposamenen inguruan lanean hasteko ordua izango da.