13 Eka

Durangon, paseo osasungarriak adinekoentzat

Adinekoen udal egoitzak ibilaldi osasungarriak antolatu ditu ekainean zehar. Zehazki, asteazkenero burutzen dira Kurutziagako iturritik aterata. Hiitzordua, goizeko 10:00etan da.

Jarduera fisikoa funtsezkoa da zahartze osasuntsu eta gogobetegarria lortzeko. Eta datuek diotenez, adineko pertsonek jarduera fisiko gutxiago egiten dute. Hori dela eta, Durangon adineko pertsonei zuzendutako jarduera hau antolatzea erabaki dute.

Noiz

  • Ekainak 1, Asteazkena
  • Ekainak 8, Asteazkena
  • Ekainak 15, Asteazkena
  • Ekaiank 22, Asteazkena

Ordua: Goizeko 10:00etan

Info +

paseo-osasungarriak

09 Eka

Errenteria: jarduera fisikoa natura ingurunean egiteko gida

Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Kirol Sailek gida hau aurkezten dute, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren laguntzarekin. Gida honen helburua da Oiartzun ibaiaren ingurunean jarduera fisiko osasungarria sustatzea, eta hori guztia Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza Planaren(2015) arloan kokatuta.

Eremu horretan kokatzen diren kirol-instalazioei buruzko informazioa jasotzen du gidak, eta baita inguruko parke, pasealeku eta plazei buruzkoa ere, non kirol eta jarduera ugari egin daitezkeen. Gainera, bizitza aktiboak osasun fisiko eta mentalerako dituen onurei buruzko informazio praktikoa eta aholkuak ere eskaintzen ditu.

Info +

06 Api

Hiribiltzen, munduari bira Donostiatik irten gabe

Apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren nazioarteko egunean, erronka interesgarri bat hasiko da Donostian; 84 egunean munduari bira ematea Donostiatik irten gabe, milaka ibilalditan “ezberdinek” osatutako bikoteek edo taldeek egindako distantziak batuz.

mapa_hiribiltzen
Erronka osatzeko, parte hartzaileek kilometroak batzen joango dira HIRIBILTZEN txartelaren bitartez (nahikoa da txartela balizaren gainean jartzea). Bi baldintza egongo dira:

  • Bakarka ibilitako distantziak ez dira kontatuko.
  • Txartelaren kolorea zure lagunaren ezberdina izan behar du.

 

Non lortu zure HIRIBILTZEN txartela:
Ijentea Kafean eskatu behar da. Bi euro balio ditu eta nahi adina alditan erabili ahal izango duzu. Zuk erabaki noiz, non eta norekin ibili nahi duzun. Lagunik ez duzunean, Nautiko ondoko balizara gerturatzea proposatzen dizugu ondorengo orduetan:
10:00 ; 12:00 ; 14:00 ; 16:00 ; 18:00; 20:00

Info +: https://hiribiltzen.wordpress.com/

05 Api

Getxoko oinez bizi ibilaldiaren laugarren edizioa

Getxotik oinez bizi ekimenaren laugarren edizioa ospatu zen igandean. Ibilaldi hau urtero antolatzen da Jarduera Fisikoaren egunarekin bat egiteko (Apirilak 6) eta Getxo Kirolak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute.

Irteera goizeko 9:30etan izan zen Algortako Geltoki plazatik. Handik, ibiltariak Telletxera joan ziren, ondoren, Angel etorbidetik, Andra Mari, Aixerrota, Arrigunaga, Usategi parkea eta Portu Zaharretik igaro zen, Ereagako turismo bulegora iritsi arte. Bertatik, itsasoa Arriluzetik inguratuz, Areetako pasealekutik eta Txurrukako portutik pasatu zen, ibilbidea Bizkaiko Zubiaren ondoan amaitzeko.

mapa_getxo_oinez_bizi

Ekitaldiak 200 pertsona inguru batu zituen eta gehienek 8 kilometroko ibilbidea egin zuten; gutxi batzuk izan ziren 3 kilometroko bide laburtua egitea hautatu zutenak. Parte hartzaileen artean Jon Darpon, Osasun Sailburua, eta Imanol Landa,  Getxoko Alkatea izan ziren.

“Jarduera fisikoa egitearen beharra azpimarratu behar da berriz ere gaixotasun kronikoak sahiesteko bide eraginkor bezala, besteak beste, diabetesa, enboliak edo koloneko minbizia”  azaldu zuen Jon Darpon Sailburuak bukaeran.

18 Urt

Ibilbideak ez ezik, jarduera fisikoaren eta kirolaren eskaintza guztia (publikoa eta pribatua) emango du ezagutzera Mugibilik

Jarduera fisikoaren eta kirolaren bilatzaile erabilgarri, ahaltsu, azkar eta erraz bat izango du ardatz webguneak. Tresna guztiz berritzailea izango da. Ez dago antzekorik Interneten.

Hona webgune berri horren ahalmenetako batzuk: bakarren batek jakin nahi baldin badu zer eskaintza dauden bere inguruan haurdunek pilates euskaraz, haurrek paddle-surfa ingelesez, helduek crossfit gaztelaniaz edo familiek ibilaldiak egiteko, aski du bilaketa erraz bat egitea; bestalde, jakinarazpen bat ere jaso dezake erabiltzaileak, bere bilaketari dagokion jarduera berriren bat eskaintzen den bakoitzean.

Gure iritziz, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko aukera bikaina da Mugibili, eta aprobetxatu egin behar da haren potentzial guztia.