24 Mai

Ermua Mugi! zerbitzuak %23an igo du fisikoki aktiboak diren pertsonen kopurua

Ermuko Udalak 2012tik eskaintzen du Ermua Mugi! ariketa fisikorako eta kirolerako doako orientazio zerbitzua. Ekimenaren helburua bizitza aktiboa sustatzea eta bizimodu sedentarioa baztertzea da. Horregatik, zerbitzua erabiltzen duten pertsonei ariketa fisikoa ‘errezetatzen’ zaie, eta jarraipena egiten zaie. Azpimarratzekoa da Ermuko Osasun Zentroaren eta Udaleko Gizarte Zerbitzuekin akordatutako lankidetza dela eta, azken bi zerbitzu horietara jotzen duten pertsonei, bai osasun arazoengatik, bai gizarte arazoengatik, ariketa fisikoa egiteko programa pertsonalizatuak ‘errezetatzen’ zaiela.

 Urte batzuk daramatza jada martxan, eta zerbitzuak erabiltzaileengan duen eragina neurtu nahi izan da. Guztira, 220 pertsonak jo dute Ermua Mugi!ren bulegora 2014ko urritik, eta horietatik 86k –16 urtetik gorako 38 gizonezko eta 48 emakumezko– galdeketa bat bete dute. IPAQ izeneko inkestak (Ariketa Fisikorako Nazioarteko Galdetegia) pertsona bakoitzaren ariketa fisikoaren maila neurtzen du, intentsitatean eta bolumenean oinarrituta. Lortzen den emaitzaren arabera zehazten da pertsona hori aktiboa edo ez aktiboa den.

86 erabiltzaileek birritan bete dute galdetegia: lehenik, zerbitzuaren hasieran; eta berriro, sei hilabete geroago. Lehenengo emaitzetan, pertsonen %60,48a aktiboa zela zehaztu zen, eta %39,52a, aldiz, ez aktiboa. Ermua Mugi! zerbitzua erabiltzen hasi eta sei hilabetera, ordea, zifrek aldaketa nabarmena jasan dute: pertsona aktiboen portzentajea %83,73ra igo da, eta ez aktiboena, aldiz, %16,27an gelditu da.

 Emaitzek erakusten dute Ermua Mugi! zerbitzuaren erabiltzaileen %23 pertsona aktibo bihurtzen direla, osasun ohiturak aldatzen dituztela eta bizi kalitatea hobetzen dutela. Horrek agerian uzten du programaren eraginkortasuna”, azaldu du José Ramón Gombau Kirol zinegotziak.

Osasunean aurreztu

Nazioartean berretsitako datu zientifikoek erakusten dute lotura zuzena dagoela ariketa fisikoaren eta osasun zerbitzuetan eragiten den gastuaren artean. Fisikoki aktiboa den pertsona batek urtean 1.235 euroko gastua sor dezakeela kalkulatzen da; inaktiboa bada, aldiz, 1.692 eurora igotzen da kopurua. Hori horrela, urtean 457 euro aurrezten dira pertsona inaktibo bat aktibo izatera igarotzen denean.

Azaldutako datuak Ermuan egindako inkestara ekarrita, hogei pertsona fisikoki aktibo izatera pasatu direla jakinda, aurrezpena argia da: 9.140 euro. Ermua Mugi! zerbitzuan parte hartu duten edo hartzen ari diren 220 pertsonak kontuan izanda, zifrak are aipagarriagoak dira, 23.307 euro aurreztu direla esan baitaiteke.

 Info +

11 Mai

Atxabalta Mugi; martxan da jarduera fisikoko orientazio bulegoa

Maiatzaren 2an martxan jarri zen Aretxabaletako erdiguneko bulego batetan jarduera fisikoko orientazio zerbitzua. Helburua da jarduera fisiko gehiago egin edo bizi estilo aktiboago bat izatea nahi duen pertsona orori aholkua ematea.

AtxabaltaMugi

Osasun Zentruak eta Gizarte Zerbitzuak eginkizun garrantzitsua beteko dute zerbitzu honen garapenean, eta inaktibo bezala identifikatzen dituzten erabiltzaile eta pazienteak deribatuko dituzte. Baita ere, jarduera fisikoa errezetatuko zaie kolesterola, hipertentsioa eta obesitate arazoak duten pertsona guztiei.

Halaber, telefono eta helbide elektroniko bat eskaini dira hitzordua hartzeko eta edozein zalantza argitzeko.

19 Api

Jarduera fisikoa eta adineko pertsonak

Datorren maiatzaren 5ean, osteguna, jarduera fisikoa eta adineko pertsonen inguru jardunaldi bat ospatuko da, eta bertan, sustapen estrategiak aztertuko dira. Jardunaldi hau Sestaoko Udalak maiatzaren 2tik 7ra antolatuko duen adineko aktiboentzako III. astearen baitan kokatzen da.

Kudeatzaile, udal teknikari, adineko pertsonen jarduera fisikoko begiraleei, gizarte arloko zaintzaileei eta osasunaren profesionalei zuzenduta dago. Goizeko 09:00etan hasiko da 14:00etan bukatzeko, eta Sesatoko musika eskolan izango da.

Izen-emateak Kirolaren Euskal Eskolan burutu behar dira.

adineko_pertsonak

info +: http://bit.ly/1TT0Qfc

15 Api

Jarduera fisikoaren onura psikologikoak, kognitiboak eta mentalak

Apirilaren 26an, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Vitoria-Gasteizen, jarduera fisikoaren onura psikologiko, kognitibo eta mentalei buruzko jardunaldiak burutuko dira. Prestakuntza ekintza hau elkarlanean antolatu dute Kirolaren Euskal Eskolak (Eusko Jaurlaritza) eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateak (EHU), eta jarduera fisikoko zein osasun arloko espezialista, profesional eta ikasleei zuzenduta dago. Gaztelaniaz izango da bere osotasunean, eta 09:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko da.

onurak

info +: http://bit.ly/1XxjHvo

14 Mar

Jarduera Fisikoko Orientatzaileentzat ikastaro berria

Jarduera Fisikoko Orientatzaile ikastaroaren lehen edizioa arrakastaz bukatu ondoren, apirilean prestakuntza errepikatuko dugu, kasu honetan Aretxabaletan (Gipuzkoa), euskaraz.

Bere udalerrian dagoeneko funtzio hori betetzen duten eta ezagutzak finkatu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie ikastaro hau; halaber, jarduera fisikoko orientatzaileen berezko zereginen inguruko prestakuntza jaso nahi dutenei ere.

Info+: http://bit.ly/1RSDCTD

09 Ots

Jarduera Fisikoko Orientatzaile ikastaroa

Jarduera Fisikoko Orientatzaile ikastaroa martxan da Mugiment eta Kirolaren Euskal Eskolaren eskutik. Edizioa hau Getxon ospatzen ari da, baina laster, berri bat izango da euskaraz Aretxabaletan (Gipuzkoa).

Gero eta gehiago dira jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua eskaintzen duten udalerriak herritar aktiboagoak sortzeko tresna bezala. Zerbitzu hauek inaktiboak diren pertsonak aktibatzea bilatzen dute, jarduera osasungarriak praktikatzera orientatuz, bakoitzaren egoera eta gustu ezberdinen arabera.

Zerbitzu hauek erlazioan jartzen dituzte Jarduera Fisikoko profesionalak osasun-zerbitzuekin, eguneko zentroekin eta udaleko beste hainbat zerbitzurekin, sektorearteko elkarlanean oinarritutako preskripzio sistema oso bat diseinatu eta aurrera eramateko.

Horregatik, garrantzitsua da zerbitzu horretan jarduera fisikoei buruzko aholku eta gomendioak eskainiko dituzten profesionalek beharrezko ezagutzak eta baliabideak izatea.

Beren udalerrietan dagoeneko funtzio hori betetzen duten eta ezagutzak finkatu nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie ikastaro hau; halaber, jarduera fisikoko orientatzaileen berezko zereginen inguruko prestakuntza jaso nahi dutenei ere.

Informazio gehiago: https://apps.euskadi.eus/r46kirolesk/eu/q92aWebAppWar/q92aAppInitServlet.do?q92aIdioma=2&q92aAction=Destacadas