07 Mar

Eskaileren erabilera sustatzeko ekimena

Gasteizen Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan (Lakuan), igogailuaren ordez eskailerak erabiltzeko ekimena hasi zen abenduan. Igogailu guztien aurrean, eskaileretatik hobeto leloa jartzeaz gain, irudi bat diseinatu zen jokamolde hau sustatzeko. Erabilitako materiala, www.mugiment.eus webgune honetan dago erabilgarri estrategien atalean, mugilan atalean, hain zuzen ere.

Ekimenarekin bat egin, eta zuen lantokietan ere eskaileren erabileraren sustapena egitera animatzen zaituztegu!