05 Api

Getxoko oinez bizi ibilaldiaren laugarren edizioa

Getxotik oinez bizi ekimenaren laugarren edizioa ospatu zen igandean. Ibilaldi hau urtero antolatzen da Jarduera Fisikoaren egunarekin bat egiteko (Apirilak 6) eta Getxo Kirolak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute.

Irteera goizeko 9:30etan izan zen Algortako Geltoki plazatik. Handik, ibiltariak Telletxera joan ziren, ondoren, Angel etorbidetik, Andra Mari, Aixerrota, Arrigunaga, Usategi parkea eta Portu Zaharretik igaro zen, Ereagako turismo bulegora iritsi arte. Bertatik, itsasoa Arriluzetik inguratuz, Areetako pasealekutik eta Txurrukako portutik pasatu zen, ibilbidea Bizkaiko Zubiaren ondoan amaitzeko.

mapa_getxo_oinez_bizi

Ekitaldiak 200 pertsona inguru batu zituen eta gehienek 8 kilometroko ibilbidea egin zuten; gutxi batzuk izan ziren 3 kilometroko bide laburtua egitea hautatu zutenak. Parte hartzaileen artean Jon Darpon, Osasun Sailburua, eta Imanol Landa,  Getxoko Alkatea izan ziren.

“Jarduera fisikoa egitearen beharra azpimarratu behar da berriz ere gaixotasun kronikoak sahiesteko bide eraginkor bezala, besteak beste, diabetesa, enboliak edo koloneko minbizia”  azaldu zuen Jon Darpon Sailburuak bukaeran.