Atxikitutako udalerriak

Beren udalerrian egiten dute eguneroko jarduera herritarrek —ekimen honen protagonistek, alegia—, eta hor sortu nahi dugu bizimodu aktiboa sustatzeko ingurune egokia.

Zenbat eta jende eta erakunde gehiagok egin bat ekimenarekin, orduan eta handiagoa ohituraz aldatzeko prest egongo den herritar-kopurua, hots, sedentarismotik eta ezer ez egitetik bizimodu aktiboago eta osasungarriago batera aldatzeko prest egongo dena.

Horregatik, proiektuarekin bat egiteko eskatzen die Mugiment-ek EAEko udalerri guztiei, eta konpromiso hauek hartzeko:

  • Udalerrian tokiko gizarte-sare bat sortzeko, partaidetza eta sailen arteko lankidetza irizpide nagusitzat hartuta.
  • Partaidetza-prozesuak sustatzeko, gizarteko eragileen potentzialaz baliatuz.
  • Bizimodu aktiboagoaren eta jarduera fisikoaren bitartez herritarren osasuna sustatzeko ekintzak bultzatzeko sare horretan, jarduera gutxien egiten dutenen artean batik bat.
  • Bizimodu aktiboa eramateko aukerak areagotzen dituzten politikak bultzatzeko, osasunarentzat onuragarriak diren inguruneak sortuz.