AURKEZPENA

Zer da MUGIMENT?

Gizarte aktiboago bat sortzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen arlo arteko ekimena da Mugiment. Elkarrekin lanean dihardute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Osasun Sailak, herritarren jarduera fisikoa areagotu eta sedentarismoa murrizteko ahaleginean.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jakinarazi duenez, jarduera fisikorik eza da, mundu osoan, heriotza-eragile handienetan laugarrena. Areagotu egin da jarduera fisikorik eza herrialde askotan, eta eragin handia du joera horrek gaitz ez-kutsakorren prebalentzian eta, oro har, munduko biztanleriaren osasunean.

Europako Batzordeko Kontseiluak dio onura nabarmenak dakartzala bizitza osoan jarduera fisikoa egiteak, eta ezinbestekoa dela bizimodu osasungarria eramateko eta biztanleria aktibo osasuntsua izateko. Horrez gain, Europa 2020 Estrategiaren helburuak lortzen laguntzen du, batez ere hazkundeari, produktibitateari eta osasunari dagokienez. Horregatik, Osasunarentzat Onuragarria den Jarduera Fisikoaren alorrean politika eraginkorrak sustatzea gomendatzen du, eta arlo arteko planteamendu bati ekitea, kirola, osasuna, hezkuntza, ingurumena eta garraioa barne hartuz, jarduera fisikoari buruzko EBren irizpideei jarraikiz.

Gure inguruan, berriz, hau aurreikusten du Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planak, lehentasunezko eremuei dagokienez: osasuna eta inguru eta bizimodu osasungarriak sustatzea, sailen arteko elkarlanaren bidez, bai udalerrietan, bai autonomia erkidego osoan. Besteak beste, hauek dira Planaren helburuak: herritarren artean jarduera fisikoa bultzatzea, horretarako ezarritako arau eta estrategien arabera. Zahartze Aktiboari buruzko 2015-2020 Euskal Estrategiak ere jarduera fisikoa aipatzen du herritarrak hobeto, autonomia handiagoz eta zaintza-lanak ahalik eta gehiena atzeratuz zahartzeko bitartekoen artean.

Zortzi estrategia ditu proiektuak, guztiak ere jarduera fisiko gutxien egiten duen populazioari zuzenduak, eta udalerria jotzen du plana aurrera eramateko eremu egokientzat. Berriro ezarri dira 2013-2020 eperako lehentasunak, eta, horietako bakoitzean, elkarrekin bultzatu beharreko helburuak eta ekintzak zehaztu. Estrategia nagusiak, Mugisarek, udalerria du garapen-eremu, eta horren inguruan gauzatuko dira gainerakoak.

MUGIMENT BASQUE COUNTRY

GIZARTE AKTIBOAGOA SORTZEKO PROIEKTUA
PDF-a DESKARGATU

Azken esperientziak

18 Oct

Udalerri aktiboak

Datorren urriaren 28an , ostirala, Bergaran hurrengo jardunaldia burutuko da: “Udalerri Aktiboak: tokiko sareak sortzea eta horien funtzionamendu egokia jarduera fisikoa sustatzeko”. Ondorengo ...
aretxabaleta
bilbao
donostia-sansebastian
durango
ermua
gordexola
kuartango
lezo
ordizia
orio
urkabustaiz
vitoria-gazteiz
zuia