/ Blogaria: Iker Etxeberria / in Iritziak / Iruzkin 1

2018ko ikasketa batzuk

Duela gutxi Mugiment Euskadi koordinazio bilera ospatu zen, eta beste gai batzuen artean, pasa den urteko ebaluazioa aurkeztu genuen. Bileren ohiko denbora estutasunengatik, datuen irakurketa oso azkarra egin genuen eta ez ginen balorazioak egitera geratu. Lerro hauek eraili nahi ditut, nire ustez, 2018ak utzi zizkidan sentsazio aipagarrienak komentatzeko eta bukaerako hausnarketa bat egiteko.

1- Sektore arteko lankidetzan aurrerapauso pentsaezinak eman ziren. Horren adibide garbiena, gaur egun jarduera fisikoko orientatzaileak 9 osasun zentrotan artatzen dituztela erabiltzaileak.

2- Orientazio zerbitzuen hazkundea. Urte bakarrean 14 orientazio zerbitzu berri jarri ziren martxan, aurreko urteekiko %140ko hazkundea suposatuz.

3- Dirulaguntzak. Egia da, batzuetan, udalek apustu ekonomiko garrantzitsuak egin behar dituztela jarduera fisikoaren sustapen programa berriak abian jartzeko, hala nola, jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak. Zama ekonomiko hori arintzen laguntzeko, 2018an, Gipuzkoan bakarrik, udalek 283.882,46€ jaso zituzten.

4- Komunikazioa. Mugiment sustatzaileek bereziki ondo baloratzen duten zerbait da. Euskaldunek ez omen dugu gure burua ongi saltzeko gaitasunik baina 1.165.000 inprimatze twiterren hasiera on bat da lehen urtea izateko.

Ondorio nagusietako bat, eta idazkaritza teknikoa osatzen dugun lankideon artean sarritan eztabaidagai dena, Mugiment sareek edo tokiko sareek jarraitu duten dinamikari buruzkoa izan da. Ikusi dugu nola, tokiko sareen balioa aintzat hartuz, bilera dinamikak ezarri diren udalerri askotan, batzuetan, bilera hauen etekin praktikoak bigarren maila batean utziz. Bilerak egitea beharrezkoa da baina argi izanda hauen helburuak, eta oreka bat mantenduz hauetan inbertitzen dugun denbora eta berauetatik lortzen ditugun etekinen artean. Horregatik, ondorio argi batera iritsi gara: sareak sortzea eta lankidetza bideak irekitzea ezinbestekoa da baina beti ere helburua ondo finkatuta dagoenean, eta batez ere, ekimen zehatz bat mahai gainean dagoenean, gure kasuan jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak.

Iruditzen zait, 2019ko lan programa horrela jasotzeak lagunduko digula etorkizunean eraginkorragoak izaten eta etekinetara zuzendutako estrategietan oinarritutako lan dinamikak jarraitzen.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna