/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

2019ko Gipuzkoako Aldundiko diru-laguntzak zabalik

Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko Gipuzkoako toki erakundeei diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago.

Xedea:

Gipuzkoako toki erakundeei diru-laguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko.

Zehazki, lerro honen bidez, diruz lagunduko dira 2018-2019 denboraldian egingo diren programa hauek:

– KOZ – Kirol Orientabide Zerbitzua (A.4.a)

– Lan bizitza eta familia jarduera fisikoa bateragarri egitera zuzendutako esku hartzeko programak (A.4.b)

– 65 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.c)

– Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.d)

Laguntzen zenbatekoa:

55.000,00 euro.

Hartzaileak:

Gipuzkoako toki erakundeak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna:

2019ko maiatzak 31.

Hemen informazio gehiago.

Etiketak:

Utzi erantzuna