/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

+65 pertsonetan indarra eta orekaren garrantzia

Osagai anitzeko ekintzak jasotzen dituzten programek eraginkortasun handiagoa erakutsi dute pertsona nagusien funtzioa mantendu edo hobetzerako orduan. Osagai hauek erresistentzia aerobikoa, indarra, malgutasuna eta oreka dira. Hori jakinda, AtxabaltaMugi ekimenak ikuspegi hau lantzeko ekintza zehatzak martxan jarri ditu.

+65 pertsonetan indarra eta orekaren garrantzia

AtxabaltaMugi, 2015ean sortu zen ekimena da Aretxabaletako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko xedearekin. Ekimenaren barne, beste ekintza batzuen artean, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua jarri zuten martxan iaz, herritarrei laguntza zuzena eskaintzeko.

Zerbitzu honen bitartez laguntza jasotzen ari diren pertsona asko adinekoak dira. Horregatik, osagai anitzeko programetan jarri zuten arreta.

Ekainetik, astean bi aldiz, yoga eta KOI (koordinazioa-oreka-indarra) taldekako saioak burutzen dituzte. Saio hauek, Orientazio Zerbitzuan alta emanda daudenei zuzenduta dago eta zerbitzu honen orientatzaileak berak gainbegiratzen ditu, erabiltzaile bakoitzak merezi duen jarraipen pertsonalizatua eginez.

Saio hauek, bere eduki eta ezaugarriengatik, Orientazio Zerbitzuen osagarri egokia izan daitezke. Ez dezagun ahaztu, pertsona askok, jarduera bere kabuz egiteko zailtasunak dituztela eta, beste batzuk, erosoago daudela taldearen babesean.

Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua jartzea pentsatzen ari zaretenontzat horra hor zerbitzua osatzeko beste aukera bat.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna