/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Ahaztu 10 minutuak

Argitaratu berri da “Physical Activity Guidelines for Americans” dokumentuaren bigarren edizioa eta deigarriena komentatu nahi nuke.

Horrelako dokumentu bat ikusten dudanean lehenbiziko sentimendua inbidia da. Zientzialarien akordioen ondoren, komunikazio adituen ikuspegi praktikoa etorri da. Bien ekarpenaren etekina argitaratu berria den txostena.

Hauexek dira nabarmentzen dituzten aldaketarik garrantzitsuenak:

  • Additional health benefts related to brain health, additional cancer sites, and fall-related injuries
  • Immediate and longer term benefts for how people feel, function, and sleep
  • Further benefts among older adults and people with additional chronic conditions
  • Risks of sedentary behavior and their relationship with physical activity
  • Guidance for preschool children (ages 3 through 5 years)
  • Elimination of the requirement for physical activity of adults to occur in bouts of at least 10 minutes
  • Tested strategies that can be used to get the population more active.

Baina 2 berrikuntza azpimarratu nahi nituzke.

1.-

Alde batetik, orain arte esaten zen jarduera fisikoaren onurak gutxieneko 10 minutuko tarteetan lortzen zirela. Sinismen hau baztertu dute eta argi eta garbi utzi dute:

Ahalegin txikienak ere balio du jarduera fisikoaren onurak lortzeko.

Zientziaren ebidentzian oinarrituta ere, 10 minutuen muga erabat kaltegarria iruditzen zitzaidan jarduera fisikoaren sustapena komunikatzeko. Orain ez bakarrik komunikazio ikuspegi praktiko batetik, ikerketek ere baieztatzen dute 10 minutuak baztertu behar ditugula. Aldaketa honek eragina izango al du IPAQ galdetegian?

Ideia berri honi beste bat gehitu diote sortu berri duten publizitate kanpainia zoragarrian: bilatu gustuko duzuna. Agerian da mezua sortutako iragarkietan:

 

Eta gomendio praktiko oso argiak kaleratutako bideoetan:

 

 

Aintzat hartu behar dugu 4 gomendio praktiko baino ez dituztela ematen eta horietako bat gizarte sareekin lotuta dagoela. Eta egi borobila da zein lagungarri izan daitekeen gizarte sareetan partekatzea pertsona aktibo bihurtzeko nahia. Konpromisu publikoa hartzeaz gain, mezua zabaltzen laguntzen du eta gure ingurukoak bide horretatik doazela ikusten badugu, gu ere bide beretik joatea errazagoa izango da.

2.-

Bestaldetik, nabarmenduko nuke sedentarismoaren inguruko kalteen mezu berria. Askotan aipatzen bazen kirolaria izanda ere sedentarismoaren kaltea ezin zela saihestu, gero eta garbiago gelditzen ari da teoria hori baztertu behar dela. Batzuk oso kezkatuta gaude kontu honekin. Horrela azaltzen dute irudi honen bidez:

Irudi honetatik hiru ondorio nagusi ateratzen dituzte:

  • High volumes of moderate-to-vigorous physical activity appear to remove the excess risk of all-cause mortality that is associated with high volumes of sitting.
  • Very low time spent sitting reduces, but does not eliminate, the risk of no moderate-to-vigorous physical activity.
  • Given the high levels of sitting and low levels of physical activity in the population, most people would beneft from both increasing moderate-to-vigorous physical activity and reducing time spent sitting.

Eta garbiago esanda: “The mortality risk related to sitting is not observed among people who do 60 to 75 minutes of moderateintensity physical activity a day, but this amount of activity is far more than most people obtain.”

Honetan ere beti iruditu zait teknikariok egiten dugun bereizketa sedentarismoa/jarduera fisiko eza, komunikazioaren alderditik ez dela batere lagungarria mezu ulergarria plazaratzeko. Agian Mugiment egitasmoaren definizio bera ere aztertu beharko genuke.

Dokumentu osoa irakurri ezin baduzu, hauxe duzu horren laburpena, eta hurrengo elkarrizketan ederki azaltzen dira nabarmendu ditudan bi ideiak:

 

Etiketak:

Utzi erantzuna