/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

AUrrera ekimena abian da Arratzua-Ubarrundian

Arratzua-Ubarrundia Vitoria-Gasteiztik oso gertu dagoen udalerria da. 1.000 biztanle bakarrik dituen arren 10 kontzejutan banatuta, ez da eragozpena izan AUrrera ekimena antolatu eta jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan jartzeko.

Ekimenaren helburua da Arratzua-Ubarrundiako herritarren artean gizarte harremanak garatzea jarduera fisikoa ardatz hartuta. Herritar aktiboak bultzatzea zentzu zabalenean.

Hori lortzeko, Aitor Barrio jarduera fisikoko orientatzailearen laguntza izango dute. Banakako laguntza emateaz gain, taldeko jarduerak indartzen saiatuko da, beti ere, udalak eta udalerriko eragileek duten eskaintzan barneratzen bukatzeko.

Ekimenaren atzean diziplina anitzeko talde bat dago: udalaz gain, gizarte zerbitzuak, osasun publikoa, osasun zentroa eta Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoa.

Datozen asteotan egingo den prentsaurrekoan xehetasun gehiago emango dizkigute. Bitartean, animo Aitor eta zorionak Arratzua-Ubarrundia!

Etiketak:

Utzi erantzuna