/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Basauri Oinez

Basauri Sano Bizi Herri Sareak programa berria kaleratu du, “Basauri Oinez”, udalerriko parke eta berdegune ezberdinetara ibiltzera irteteko taldeen prestakuntza sustatzea du helburu programak. Horrez gain, helduaroan ohikoa izaten den bakardadea eta sedentarismoa ekidin nahi dira, eta, harreman sozialak sendotu. Ekimen honetan, eguneroko bizimoduan ohitura osasungarriak txertatu nahi dituzten bizilagun orok parte hartu dezake.

Begirale batek ibilbideak gidatuko ditu eta ordu eta erdi edota bi ordukoak izango dira. Ibilaldi hauen helburu nagusia da lagunen artean ibiliaz gozatzea. Ibiltzeaz gain, ariketa fisikoa egingo da udalerriko ingurune desberdinetan, azpiegitura publiko desberdinak erabiliz, hala nola banku, eskailerak edota parke biosasungarriak. Denborarekin, taldeak modu autonomoan funtzionatzea da helburua.

Programa honen lehen ibilbidea maiatzaren 29an egin zen, eta partaidetza arrakastatsua izan zuen. Ez da aurretiaz izenik eman behar, interesatuta dauden pertsonak adostutako orduan elkargunean agertzearekin nahikoa da.

Animatu Basauritik ibiltzera!

Etiketak:

Utzi erantzuna