/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Basauri Sano Bizi: parte-hartze bidezko elkarrizketa

Basauri Sano Bizi – Tokiko Osasun Sareak bilera egin zuen joan den azaroaren 28an, World Cafe formatuan (parte-hartze bidezko elkarrizketa). Helburua zen basauriarren ikuspuntua ezagutzea udalerrian bizi direnen osasuna eta bizitza-erritmo osasuntsuari buruz.

Ekimenera hurbildu zirenek aukera izan zuten modu aktiboan parte hartzeko, eta adierazi zuten zeintzuk ziren, beraien ustez, Basauri osasuntsuagoa egiten duten gauzak. Era berean, bizimodu osasuntsuagoa izateko iradokizunak bota zituzten.

Hitzordua antolatzeko ardura izan zuten teknikariek, beren aldetik, aurreko bileran jorratutakoaren laburpentxoa aurkeztu zuten , eta osasunari eta ongizateari lotutako zenbait gairi heldu zieten. Gero, parte-hartzaileek beren iritziak partekatu zituzten.

Lau elkarrizketa-mahai antolatu ziren, eta talde bakoitzak eskema bat osatu zuen honako galdera hauei erantzuteko:

1. Zure ustez, zer da osasuna?
2. Zer abantaila dakarzkio osasunari zure herrian bizitzeak?
3. Zure ustez, zein da osasun-arazo nagusia Basaurin?
4. Zer egin dezakegu Basaurin osasunaren alorrean?
5. Zelan lagun dezakezu zuk edo zure elkarteak Basauriko osasuna hobetzen?

Herriko zenbait elkarte eta erakundetako 17 ordezkari izan ziren bileran eta ondorengo ekarpenak egin zituzten.

(OINARRIZKO ITURRIA)

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna