/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

BASAURI SANO BIZI: Udalerriaren diagnosia

Basauriko tokiko osasun sareak, alegia, Basauri Sano Bizi, teknologia berriak erabiliko ditu udalerriko diagnosia egiteko. Diagnosi horrekin udalerriko osasunari buruzko iritzia jakin nahi da. Horretarako eragile ezberdin galdetegi hau, web baten bitartez hedatuko da, ahalik eta informazio esanguratsuena eta zabalena lortzeko.

World Kafe dinamikan egindako galderak erabiliko dira galdetegi honetan, Basauriko biztanleen iritzia jasotzeko:

  1. Zure ustez, zer da osasuna?
  2. Zer abantaila dakarzkio osasunari zure herrian bizitzeak?
  3. Zure ustez, zein da osasun-arazo nagusia Basaurin?
  4. Zer egin dezakegu Basaurin osasunaren alorrean?
  5. Zelan lagun dezakezu zuk edo zure elkarteak Basauriko osasuna hobetzen?

Galdetegi hau egiteko erabakia sortu zen World Kafe aztertu eta gero, Basauri Sano Bizi-tik konturatu zirelako kolektibo batzuen informazio eza zegoela, batez ere, umeak, gazteak, emakumeak, etorkinak, eta gaixotasun kronikoak pairatzen dituzten pertsonenganako begirada eza.

Gauzak horrela, Arizko eta Kareagako anbulatorioetan pasatuko da galdetegia bai pazientei, bai langileei.

Bestalde, 18-30 urte arteko gazteen iritzia jasotzeko, auzokideen arteko bitartekaritza zerbitzuaren laguntza izango dute gazteei mezua Whatsappez bidaltzeko (galdetegiaren estekarekin). Horrekin 1000 gazte ingururen informazioa eskuratzea aurreikusten dute.

Emakumeei dagokionez, Marienea Elkarteak beren egoitzatik pasatzen direnei galdetegiak helaraziko dizkie.

Azkenik, Gizarte-ongizate sailak lagunduko du etorkinen eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenen artean galdetegia hedatzen.

Horrekin guztiarekin, Basauri Sano Bizi-tik espero dute biztanleen osasunari buruzko pertzepzio diagnosia ahalik eta anitzena izatea.

Etiketak:

Utzi erantzuna