/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Bilboko “Parke Bio-osasungarriak” programa

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak abian jarri du “Parke Bio-osasungarriak” ariketa fisikoa sustatzeko programa. Doakoa da eta ez da izenik eman behar. Udazkena hastearekin batera, edozein adineko bilbotarren eguneroko errutinen artean kirola sartzea erraztuko duen ohitura gomendagarria barneratzeko aukera da.

Ekimen honen bidez, prestatutako profesionalek hiri osoan zehar aire zabalean banatutako gimnasia makinen eta aparatuen  40 instalazioak dinamizatuko dituzte. Uste okerrez, aparatu horiek adinekoekin lotzen dira eta gutxi erabiltzen dira, jendeak ez dakielako instalaziook modu seguruan erabiltzen.

Ibiltarien Sarea bezala, jarduera hau urrian hasi da eta bere egutegia Bilboko Udalaren webgunean eta udaltegietan kontsulta daiteke. Horrela, interesdun guztiek aldez aurretik jakin ahal izango dute zein parke, leku edo instalazio dinamizatuko den, bertara joan eta dinamizatzailearen gidaritza aprobetxatzeko. Aurreikusita dago gutxienez hilean behin barruti bateko espazio bat dinamizatzea.

Bilbon mota horretako 40 instalazio daude eta, Osasun eta Kontsumo Sailak egindako ikerketa baten arabera, gutxiegi erabiltzen dira potentzial handia izan arren. Arrazoi nagusia da jendeak ez dakiela aparatuok modu seguruan erabiltzen.

Horrela, bada, “Parke Bio-osasungarriak” programaren helburua da herritarren osasuna hobetzea, bizimodu aktiboa sustatuz eta instalazio horiek ezagutzera ematearen bidez (non dauden, zelan erabiltzen diren makinak eta aparatuak), eta parke, plaza edo berdegune horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea.

Beste programa batzuk ez bezala, “Parke Bio-osasungarriak ez da zuzendutako ariketa fisikoa izango, gimnasia klase batean bezala pertsona talde mugatu batekin. Martitzen eta eguenero, 10:30etatik aurrera, langile gaituek hurbil dauden leku aktibo bi dinamizatuko dituzte, bakoitza ordubetez. Dinamizazioan, ariketa fisikoa egitera animatuko dituzte bertan daudenak eta espresuki joango direnak, parkeko edo berdeguneko instalazio guztiak aprobetxatuz, “Parke Bio-osasungarriko” aparatuak barne. Pertsona bakoitzari bere gaitasunetara eta interesetara egokitutako ariketak proposatuko zaizkio, aparatuak behar bezala erabiltzen erakutsiko zaio eta Osasunaren Mundu Erakundeak ariketa fisikoari buruz egiten dituen gomendioak zeintzuk diren azalduko zaio.

#ParquesBiosaludablesBilbao-ren bitartez jarrai ditzakezue programa honen albisteak Twitter-en.

INFO+

Etiketak:

Utzi erantzuna