/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiko Parke osasungarriak

Azken urteotan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zerbitzuak Parke Bio-osasungarrien erabilera ikasteko programa abian jarri du. Horretarako, prestatutako teknikariek doako informazio-saioak ematen ari dira maiatzean eta ekainean zehar lurraldeko hainbat udalerritan.

Parke bio-osasungarrien erabilera sustatzeko asmoz, laugarren urtea da Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen hau bultzatzen duela. Kasu honetan, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten 22 udalerri parte hartzen ari dira (Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Areatza, Arrigorriaga, Artea, Balmaseda, Berango, Bermeo, Berriz, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Güeñes, Igorre, Ispaster, Lekeitio, Markina, Mungia, Ondarroa, Otxandio, Urduliz, Zaldibar).

Guztira, aurten, 291 pertsona (%72 emakumeak eta %28 gizonak) parte hartzen ari dira, eta adinari dagokionez, parte-hartzaileak 30-95 urte artekoak dira.

Ekimenaren barnean, informazio-saioak egiten ari dira astean behin udalerri bakoitzean, teknikari espezialista baten eskutik, makinak modu egokian erabiltzeko.

Helburuak dira, alde batetik, makina horiek modu seguruan nola erabili ikastea, eta beste aldetik, ekimena bukatu ostean jende gehiagok parkeetan jarduera fisikoa egitea.

#ParkeBiosasungarriakBizkaia traolaren bitartez jarraitu dezakezue programa honen berriak Twitter-en.

INFO +

Etiketak:

Utzi erantzuna