Albisteak

Mugi Tolosa ekimenak laugarren edizioa beteko du

Mugi Tolosa ekimenak ekainean amaituko du laugarren edizio arrakastatsua, festa eta opari banaketa tarteko, eta urrian ekingo dio ikasturte berriari. 8 dira ibilbideak, eta sedentarismoari bizkar eman eta ohitura osasungarriak lortzea dute helburu.

Albisteak

Arizmendi Ikastola, jarduera fisikoa bultzatzen hezkuntza ez formalaren bitartez

Arizmendi Ikastola Mugiment sustatzaile berria dugu. Jarduera fisikoa sustatzeko bere ekarpen bat nabarmendu nahi izan digute: hezkuntza ez formalaren eskaintzaren barne kokatzen diren udaleku aktiboak.

Albisteak

EKIMENA: “Mugitu zure osasunaren alde, mugitu Burdinmendi Bide Berdearen alde”

“Mugitu zure osasunaren alde, mugitu Burdinmendi Bide Berdearen alde” ekimena 2014an sortu zen, Burdinmendi Bide Berdea euskarri fisikotzat hartuz egunerokoan ohitura osasungarriak sartzen joateko eta jarduera fisikoa sustatzearen bidez pertsona aktiboagoak lortzeko, hiritar guztien osasuna hobetzeko xedez.

Albisteak

Osasun Komunitarioa sustatzeko ingurune egokiak

Datorren ekainaren 20an, asteazkena, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, “osasun komunitarioa sustatzeko ingurune egokiak” izenburua duen jardunaldia ospatuko da.

Albisteak

Nabarmenduak Twitter-en (2018-V)

Jarraian ikus dezakezue aurreko hilean Twitter-en argitaratutako txioen aukeraketa.

Gogoratu Mugiment egitasmoaren albiste guztiak jarraitzeko biderik egokiena gure Twitter kontua dela.

Albisteak

Bizikletan ibiltzen erakusteko ikastaroak Pasaian

Ekainean zehar helduei bizikletan ibiltzen irakasteko ikastaroak eskainiko dira PASAIA BIZIkleta ekimenaren baitan: ekainaren 4tik 14ra Trintxerpen eta ekainaren 18tik 28ra Antxon. Ikastaro horien osagarri gisa, ekainaren 30ean Ciriza etxean bizikletak elektrifikatzeko tailerra egingo da.

Albisteak

Bilboko Adineko Pertsonentzako Osasun Programa

Osasuna sustatzeko programa da hau, adinekoen artean bizimodu aktiboa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatzen dituena, eta hainbat eremutan esku hartzen duena. Urritik ekainera bitartean, astean behin edo birritan eskaintzen dira klaseak, ordubeteko iraupena dute eta talde bakoitzean 25-30 pertsona dago. 1.986an hasi zen programa hau, eta ikasturte honetan, guztira, 2.805 pertsonak egin dute matrikula programa honetan.

Albisteak

DONOSTIALDEko ESIaren Bottom Up proiektua

DONOSTIALDEko ESIak hilabete batzuk daramatza lanean bere osasun zentroen bitartez pertsona nagusiei jarduera fisikoa agintzeko estrategia bat ezartzeko proiektuan.