/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak / 2 iruzkin

#CreatingActiveSchools

Leeds Beckett University, Public Health England, Yorkshire Sport eta Twinkl-ek antolaturiko #CreatingActiveSchools jardunaldian parte hartu berri dut eta ikusi-ikasitakoa partekatzen saiatuko naiz.

Jardunaldia ikasteko aukera paregabea izan da, baina non gauden-non dauden ikusita, frustrazio sentimendua izan dut eta horixe da txartelaren izen aldaketaren zergatia.

Mugiment egitasmoan aurrera pausuak egiten ari gara Osasun eta Kirol sistemen arteko elkarlanean. Oso ondo, baina iruditzen zait agian etxea teilatutik hasi dugula.

Jardunaldiaren koordinatzailea izan den Andy Daly-Smith-ek hurrengo irudian ederki azaltzen duen bezala, gure burmuinak esperientzien ondorioz aldatzeko duen gaitasuna adinarekin jaisten doa. Aldatzeko egin beharreko ahalegina berriz, gora.

Behin eta berriz entzuten dut gizarte aktiboa sortzeko, jarrera aldaketa dela gakoa. Aurreko irudiak bestelakoa erakusten digu. Lehentasuna nire ustez, ez da ohitura txarrak aldatzea, baizik eta ohitura onak sortzea txiki-txikitatik.

Beraz, jarduera fisikoaren sustapenerako proposatzen ari garen kudeaketa ereduak zehazten duen bezala, hezkuntza sistemaren parte hartzea behar-beharrezkoa da gizarte aktiboa sortzeko:

Texas Unibertsitateko Professor John Bartholomew-eren ikerketek ederki argitzen dute zeintzuk diren eskoletan ditugun jarduera fisikoaren 3 tontor nagusiak: soin hezkuntzako saioak, atsedenaldia eta Physically Active Learning (PAL), hau da, eduki teorikoak jarduera aktiboen bidez irakatsi:

Horrela bada, zergatik ez dugu PAL erabiltzen? Adibide bat biderkatzen ikasteko:

https://twitter.com/SariS0000/status/1144833007930478592

Baina, jardunaldiaren eredurik aurrerakoiena Norvegiako Geir Kåre Resaland-ek (Western Norway University of Applied Sciences) erakutsi zigun. Beraien egoera irudi batean laburbildurik:

Eskarmentu handiko gizona, hitzaldien bukaeran berarekin solasean aritzeko aukera izan nuen eta gomendio erabilgarriak eman zizkidan. Hurrengo txioan atera nuen ondoriorik garbiena:

GK Active Smarter Kids egitasmoaren koordinatzailea da. PAL lantzeko 140 jarduera dituzte eta ingelesera itzultzeko asmoa dute. Gaztelania eta euskarazko itzulpena egingo dugula adostu nuen GKrekin. Bestalde, irakasleei zuzendutako PAL online formazioa eskaini nahi dute. Horren inguruko egitasmo baten onarpenaren zain daude. Erne egongo naiz eta horren berri emango dizuet. Onartu berri da.

Norvegiako hezkuntza zein aurrerakoia den garbi ikusi nuen parte hartu nuen lantaldean. Ikasleen jarduera fisikoa areagotzeko ideia zehatzak proposatzea zen helburua.

Nire taldean soin hezkuntzakoak ez diren gelako saioak eztabaidagai genuen. Euria egiten duen egunetan nire seme-alabek pairatzen dutena gogoraturik, patiora ateratzeko baimenik ez dutela, “classroom” kontzeptua aldatzea proposatu nuen, toki irekietara zabalduz. Horixe izan zen adostu genuen proposamena. Nire frustrazioa sakonera iritsi zen Norbegiako ohiturak ezagututa, gu baino eguraldi gogorragoa izanda ere.

Jardunaldia bukatu da, baina ez gure lana…

https://twitter.com/mugimenteuskadi/status/1135962926706282502

Eta gaiaren hausnarketan sakontzeko, hurrengo bideoa gomendagarria, Andy eta Bryn Llewellyn, Tagtiv8 egitasmoaren sortzailea, biak hizlari:

Etiketak:

2 iruzkin

Utzi erantzuna