/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Deustuko Unibertsitatea Mugiment egitasmoan

Deustuko Unibertsitatea Mugiment sustatzaile bihurtu da.

Azken urteotan, Deustuko Unibertsitatea jarduera fisikoa sustatzeko ekimen desberdinak bultzatzen ari da, osasun arloko Unibertsitateko Gizarte Erantzukizun Proiektuaren bidez  (UGE Osasuna).

Plan honen helburua da aurrerapausoak ematea ingurune eta unibertsitate-komunitate osasungarri bat lortzeko; osasun biopsikosoziala hobetuz eta bizi-kalitatea handituz. Hori guztia, ongizate, hazkunde eta garapen pertsonal integrala ikuspegitik lortuta Deustuko Unibertsitatearen balioen esparruan.

Planaren printzipio gidariak Unibertsitatearen izaera eta misioari, pertsonaren ulerkera humanistari eta Osasunaren Mundu Erakundearen inguru osasungarrien paradigmari loturik daude.

Hona hemen, plan honen helburuak:

  1. Deustuko Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuna sendotzen laguntzea, ignazioren etikan sustatzen diren pertsonaren, komunitatearen eta inguruaren arreta eta zainketa politikak, zerbitzuak eta jarduerak garatuz, jasangarritasun, elkartasun, berdintasun eta inklusio printzipioekin bat.
  2. Deustuko Unibertsitateko komunitateko kide guztien osasuna, ongizatea eta garapena sustatzearekin duen konpromisoa indartzea.
  3. Estrategia global eta jasangarria garatzea osasunaren prebentzioan eta zainketan, beste eragile batzuekin lankidetzan.

Jarduera fisikoa, osasuna eta bizi-kalitatea sustatzeko edozein planen funtsezko zutabe dela jakitun, Mugiment, euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoarekin bat egin du Deustuko Unibertsitateak.

Ongi etorri!

INFO +

Etiketak:

Utzi erantzuna