/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Donostialdeko ESIaren Bottom Up proiektua

DONOSTIALDEko ESIak hilabete batzuk daramatza lanean bere osasun zentroen bitartez pertsona nagusiei jarduera fisikoa agintzeko estrategia bat ezartzeko proiektuan.

BU Bonostialdea

Proiektuaren erakunde sustatzailea DONOSTIALDEko ESIa den arren, bertan beste erakunde batzuk kolaboratzen ari dira; Gipuzkoako Osasun Publikoko azpiordezkaritza, Lezo eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzua eta Gipuzkoako LMA-OSIen Ikerkuntza Unitatea.

Proposatzen den estrategiak ahalbidetuko du pertsona nagusien kolektibora zuzendutako jarduera fiskoaren preskripzioa ordenatzea eta sistematizatzea, non bere onurak aski frogatuak izan diren. Gainera, bizi ohitura osasungarrien sustapenaren alorrean erakunde arteko lankidetza erraztuko duen marko bat sortuko du.

Proiektu hau beste ildo estrategiko batzuekin lerrokatuta dago; Osakidetzarenak, Osasun Sailarenak, Mugiment egitasmoa, Nagusien Atentziorako Plana (PAM), edota osasun sisteman ikuspegi komunitarioa txertatzeko estrategia. Espero da sortuko diren emaitzak oso baliogarriak izatea Osakidetzan jarduera fisikoaren preskripzioari hurbilpena zabaltzeko.

Azpimarragarria da proiektu honetan Mugiment egitasmoak bultzatzen dituen jarduera fisikoko orientazio zerbitzuek berebiziko garrantzia hartzen dutela eta jarduera fisikoaren preskripzioaren oinarrietako batean bilakatzen direla.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna