/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

EJko JFKZren Mugiment diru-laguntza

Gaur argitaratu da Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren diru-laguntza deialdia, jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko.

Hemen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitalpena.

Iazko deialdiarekin alderatuz aldaketarik garrantzitsuenak hauexek dira:

  • Diru guztia orientazio zerbitzuetarako.
  • Diruz lagundutako jarduera osoa edo horren zati bat azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek eta horietara atxikitutako erakundeek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzak.

Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, baina ahalik eta azkarren egitea eskertuko genuke.

Utzi erantzuna