/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

EKIMENA: “Mugitu zure osasunaren alde, mugitu Burdinmendi Bide Berdearen alde”

“Mugitu zure osasunaren alde, mugitu Burdinmendi Bide Berdearen alde” ekimena 2014an sortu zen, Burdinmendi Bide Berdea euskarri fisikotzat hartuz egunerokoan ohitura osasungarriak sartzen joateko eta jarduera fisikoa sustatzearen bidez pertsona aktiboagoak lortzeko, hiritar guztien osasuna hobetzeko xedez.

Jaiegunetan ibilaldi osasungarriak antolatzen hasi ziren, baina urteek aurrera egin ahala ekimena egonkortzen joan da, ibilaldiz ibilaldi, emaitza nabarmen hobeagoak lortu eta partaidetza garrantzitsua lortzeraino.

2017an, 2017/2021 Burdinmendi Bide Berdeak Estrategia-plana sinatu zen Burdinmendi Bide Berdeak proiektuari bultzada bat emateko. Plan horrek hainbat ekintza barne hartzen zituen, besteak beste: osasunerako onak ziren ibilaldiak “Igandeak Bide Berdetik” programaren barruan, “Aliron martxa” ikasleekin, “Lasterketa ikasleekin” eta kirol-ekitaldi “jendetsuak”, Bide Berdea I. Megaduatloia eta egingo den Burdinmendi Bide Berdearen I. Txakurkrosa kasu.

Ekimen honen xedea Burdinmendi Bide Berdearen azpiegiturari berari euskarria ematea da. Antzina Enkarterrietako mendi-meatzeetatik burdina itsasorantz garraiatzen zuen trenbide zaharra oinezkoentzako zein bizikletan ibiltzeko ibilbide segurua, irisgarria eta hurbila da gaur egun.

Artzentalesen du abiapuntua eta 42,5 km-tan zehar Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerriak zeharkatzen ditu. Bizkaian, Enkarterrietako eskualdearen gehiengoa zeharkatzen du, eta Euskadiko bide berderik luzeena da.

Jarduera fisikoa sustatzeko eta hiritarren gozamenerako eta topagunerako baliabide bat da,  ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ohitura osasungarriak praktikan jartzeko.

“Mugitu zure osasunaren alde, mugitu Burdinmendi Bide Berdearen alde” ekimena Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartearen eta Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Muskiz udalen arteko lankidetza-hitzarmenaren markoan garatzen ari da. Enpresa pribatuak, ikastetxeak, elkarteak eta museoak edo burdinolak ere ekimenaren kolaboratzaileak dira.

INFO+

Etiketak:

Utzi erantzuna