Jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuetarako gida Argitalpenak EJren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

“Gida hau, orientatzaile lana burutuko duten profesionalei zuzenduta dago eta, baita ere, zerbitzuaren kudeaketan edo bere garapenaren edozein fasetan arituko diren pertsonei. Irakurlearen eskura jarri nahi ditugu pertsonak aktibo bihurtzeko lan neketsuan lagundu dezaketen material, baliabide eta ideia ezberdinak, beti ere, proposamen apal gisa. Eduki egokienak edo zuen interesekoak direnak bakarrik aukeratu ditzakezue.

Lehen atalean Mugiment egitasmoa azaltzen dugu eta jarduera fisikoa eta bere testuingurua ulertzen lagunduko diguten hainbat kontzeptu birpasatzen dira. Bigarren atalak Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuentzat eredu bat proposatzen du eta berau ezartzeko baliabideak.”

Info+