Hezkuntza ez formala: Jarduera Fisikoa sustatzen duen proiektua Planak eta programak Arizmendi ikastola

Arizmendi Ikastolan jarduera fisikoa sustatzen duen proiektua, Hezkuntza Ez Formala proiektua da. Egin behar nagusia; aisialdiko esparrua kudeatzea, Hezkuntza Formala eta Hezkuntza Ez Formalaren arteko loturak bermatzea, eta azkenik, herrira eta bailarara zabalik izatea dira. Helburu nagusiak ondorengoak dira:

• Jarduera fisikoa, Osasuna eta Kultura ohiturak sustatzea.
• Euskararen erabilera sustatzea.
• Ikasleen heziketa integrala eta irteera profila aberastea.
• Ikasleei konpetentziak garatzen laguntzea, ondo pasatuz.

Helburu hauek lortzeko, ekintzaz beteriko katalogoa daukagu Arizmendi Ikastolan, hezkuntza komunitate osoarentzat: ikasle, langile, irakasle, guraso… Bertan antolatzen ditugun ekintzak 3 taldetan multzokatzen dira:

• Guraso eta langileentzako ekintzak; nordick walking, patinajea…
• Ikasleentzako ekintzak; kros solidarioa, No Elevaitors day, btt irteerak…
• Klasean lantzen dituzten edukiak indartu kanpo espazioetan; kondairaz kondaira, euskal giroan jolasean, guneen arteko olinpiadak…

Info+