/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Erabakitzen baduzu, hau zuretzat da

Jarduera fisikoaren sustapenerako pertsona batzuen iritzia erabakiorra da. Politikariak, teknikariak… erabakitzeko ardura dutenak dira jarduera fisikoaren garrantzia ulertu behar duten lehenbizikoak. Bestela, jai dugu.

Albertako Centre for Active Living-ek sortutako infografian ederki ikus dezakegu zenbat erabaki dauden jarduera fisikoaren sustapenean eraginkorrak direnak. Irudia behera jaistea.

Mezu hau helarazi behar diegu erabaki horiek hartzen dutenei. Erabakien ondorioak ez badituzte ezagutzen zaila izango baita modu egokian erabakitzea.

Honen inguruan, hausnarketa argia eskaintzen zigun Unai Arrietak Twitter-en:

Gure ustez, kirol teknikarion ardura da gure arloko politikariei erabakien ondorioak erakustea, eta haiekin batera beste esparruetako teknikari eta politikariei azaltzea bidaide ditugula abentura honetan .

Bukatzeko, mila esker Centre for Active Living-eko Nora Johnston zuzendariari. Berarekin lan egitea plazer hutsa izan baita.

Thanks Nora, it’s been a pleasure working with you.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna