/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / 3 iruzkin

#EreduOnak: praktika onak bilduz

#EreduOnak traolak erabiltzen ari gara gure Twitter kontuan. Azalduko dizuegu zertarako.

Kudeaketa postuetan dauden profesionalek, eginbeharrekoen artean “policy-maker” rola ere aurreikusita izaten dute. Egoera horretan, norberaren arloan zein ekimen antolatzen ari diren ezagutzea komenigarria izaten da. Baina batzuetan, denbora edo gaitasun faltagatik informazio horretara ez gara iristen.

Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoan jarduera fisikoaren sustapenaren inguruko informazioa zabaltzeari garrantzi handia ematen diogu, eta horretarako gure Twitter kontua dugu tresnarik eraginkorrena.

#EreduOnak traolak bidez profesionalei hurbildu nahi diegu erabilgarria izan daitekeen informazioa, traola ezberdinak erabiliz:

#EreduOnakIngurumen#EreduOnakOsasun#EreduOnakKomunika#EreduOnakHezkuntza, #EreduOnakHirigintza, #EreduOnakUmeak, #EreduOnakLan, #EreduOnakGizarte, #EreduOnakObesitate, #EreduOnakArauak, #EreduOnakMugikortasuna, #EreduOnakNagusiak, #EreduOnakBerdintasuna, #EreduOnakIndustria, #EreduOnakEskaintza, #EreduOnakGazteak, #EreduOnakEkonomia, #EreduOnakTurismo, #EreduOnakInkesta, #EreduOnakPlan, #EreduOnakEzGaitasuna, #EreduOnakKirol

Ikusteko zer aurkitu dezakezun, goiko estekak erabili ditzakezu.

Traola hauek inolaz ez dute bermatzen lotzen dutena arrakastasuak diren ekimenak direnik. Bestalde, aintzat hartu behar dugu toki-egoera batean emankorra izan daitekeen egitasmo bat beste nonbaiten agian bestelakoa dela. Honen inguruan hausnarketa interesgarria da “Real Finnish Lessons. The true story of an education superpower” liburuak aurkezten duena, Finlandiako hezkuntza eredua, aldez aurretik arrakastaren jatorria ezagutu gabe, beste estatuetan erabiltzea aztertuz.

Pixkanaka joango gara informazioa osatzen eta animatzen zaituztegu zuek ere traola horiek erabiltzera.

Etiketak:

3 iruzkin

Utzi erantzuna