/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Eskailerak erabiltzeko sustapen kanpaina Deustuko Unibertsitatean

Eskailerak gora eta behera, zure osasuna hobera! leloaren bitartez, Deustuko Unibertsitateko eskailerak erabiltzearen aldeko sustapenkanpaina abian jarri du.

Deustu UGE Osasunetik, kanpaina bat antolatu nahi izan dute aurten ere eskailerak erabiltzearen onurei buruz. Gure gaitasun kardiobaskularra hobetzeaz gain, sasoian egotera laguntzen baikaitu, sedentarismoa murriztuz eta igogailuak baino 5 aldiz kaloria gehiago errez, ingurugiroaren jasangarritasunari mesede eginez.

Hori dela eta, datorren apirilaren 17ra arte, Bilboko eta Donostiako campusetan zenbait mezu motibatzaile eta kartel informatibo aurkituko dira eskailerak erabiltzearen onurei buruz.

Etiketak:

Utzi erantzuna