/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak

Eta Europan, nola dago antolatuta?

Nola dago antolatuta jarduera fisikoaren sustapena Europan? Argitaratutako dokumentua aztertuko dugu.

Azala

Osasunaren Munduko Erakundeak eta Europako Batzordeak argitaratu duten txosten honetan, Osasunaren Munduko Erakundearen Europako eskualdean dauden Europako Batasuneko 28 estatuetan jarduera fisikoaren sustapenaren egoera ikertu dute.

Txostena azterturik, ondorio nagusia ateratzen dut: “Lehen urrats” txostenean proposatzen den jarduera fisikoaren sustapenerako eredua, Europan garatzen ari denarekin bat dator. Zeharkakotasuna nagusi da toki guztietan eta sustatzaile nagusiak kirola, osasuna eta hezkuntza dira. Osasun eta Hezkuntza arloetako txostenak ere argitaratu dituzte, estatu bakoitzeko hainbat eredu on erakutsiz.

Hauxe “Lehen urrats” txostenean proposatzen den eredua laburbiltzen duen irudia:

Parte hartzea

Eta hauexek 28 estatuetako egoera laburbiltzen duten irudiek:

28 estatuen laburpena

Dokumentua erabat argia da, zoragarri adierazita dago informazioa. Komunikazio lan bikaina egin dute. Baina lan hauetan askotan gertatzen den bezala, aurkezten dituen datuak azterturik, neurtzen denaren arazoa aurkitzen dut. Adibide pare bat emango dizkizuet: estatu guztien egoera orokorra laburbildu ondoren, alfabetikoki banan-banan aztertzen du bakoitzarena. “Spain” and “Sweeden” jarraian datoz. Hauexek jarduera fisikoaren mailaren inguruan bi estatu hauen datuak:

Spain:

Spain level

Sweeden:

Sweeden level

Gaizki interpretatzen ez badut, Espainiako pertsona nagusiak Suediakoak baino gehiago mugitzen dira. Era berean, helduen artean, Espainian gizon eta emakumeen artean ia alderik ez dago. Ez al zaizkizue deigarria egiten?

Hemengo antolaketa erabakitzeko, eredu egokienak ezagutzea garrantzitsua da. Jarduera fisikoaren esparruan eredu horiek kasu gehienetan Europatik datoz. Begi bat Europara begira izatea komenigarria da. Erne ibiliko gara.

Etiketak:

Utzi erantzuna