
Etiketa: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko Gipuzkoako toki erakundeei diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago.

Bizikletan ibiltzen erakusteko ikastaroak Pasaian
Ekainean zehar helduei bizikletan ibiltzen irakasteko ikastaroak eskainiko dira PASAIA BIZIkleta ekimenaren baitan: ekainaren 4tik 14ra Trintxerpen eta ekainaren 18tik 28ra Antxon. Ikastaro horien osagarri gisa, ekainaren 30ean Ciriza etxean bizikletak elektrifikatzeko tailerra egingo da.

Jarduera fisikoaren gidak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik
Aurreko sarrera batean aurreratu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabide sorta bat argitaratu duela jarduera fisikoaren sustapenean ari garenoi laguntzeko. Oraingo honetan, baliabide hauetako beste bat aurkeztu nahi dizuegu: garaian garaiko kirol aholkuen gidak.

Mugiment Gipuzkoa: lehentasunezko herritar taldeetan bizimodu aktiboa sustatzea
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduera fisikoa sustatzeko hainbat baliabide ipini ditu eskuragarri bere www.gipuzkoakirolak.eus atarian.