Etiketa: Legea

Albisteak

Lehen Urrats 3.0 AMIA azterketa

Lehen Urrats txostena bertsio berri bat argitaratu berri dugu. Horren edukia azalduko dizuegu. Txostenean erreferentzia ugari aurkezten dira eta bertsio honetan 39 berri gehitu dira. Ekarpen berrien aurrean “(3.0)” testua aurkituko duzue, beraz, interesa izan ezkero, erreferentzi berriak aurkitzea oso erraza da (ctrl+F bilaketa egiteko). Bestalde, hemen azaltzen genuen bezala, #EreduOnak traolen bidez ere erreferentzi gehiago pilatzen ari gara. Horretaz aparte, 7. atalean EAEan jarduera fisikoaren sustapenaren inguruko AMIA azterketa aurkezten dugu. Azterketa hau urtarrilaren 28an Lakuan izango dugun Mugiment egitasmoaren koordinazio bileran eztabaidatu eta osatuko dugu. Arloko profesionalentzat erabilgarria izan daitekeelakoan, saiatuko gara dokumentazio lan honi jarraipena ematen.
3