Etiketa: Legutioko Udala blog

Albisteak

Legutio Mugituz Bizi ekimenaren lehen urteurrena

Legutioko orientazio zerbitzuak urtebeteko ibilbidea osatuko du urrian. Pasa den urrian Legutio Mugituz Bizi ekimenaren aurkezpena kontatu genizuen. Lehen urte honen balorazioa oso positiboa izan da; horren seinale zerbitzuaren kontratazioa bi urterako luzatu duela Udalak.
Albisteak

Mugiment egitasmoa Araban

Jakina da Arabako ezaugarri geografiko eta demografikoek eragin zuzena dutela lurralde honetan garatzen diren politiketan, baita jarduera fisikoaren sustapenean ere. Mugiment egitasmoa ez da salbuespena, baina poliki-poliki, proiektua indarra hartzen ari da herri ezberdinetan.
Albisteak

Legutiok Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua izango du urritik aurrera

Urritik aurrera Legutioko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua martxan jarriko da. Horretarako, jarduera fisikoa sustatzeko tokiko sarea buru-belarri ari da lanean.