Etiketa: Mugiment

Albisteak

Etxebarri Martxan Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Urtarrilean Etxebarriko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua martxan jarri zen. Sarrera honen bitartez denbora tarte honetan lortutako datu adierazgarrienen berri eman nahi dizuegu.
Albisteak

Mugi Gorliz Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Ekainean Gorlizko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuak 6 hile bete zituen. Sarrera honen bitartez denboraldi honetan lortutako datu adierazgarrienen berri eman nahi dizuegu.
Iritziak

Jarduera fisikoa egiteko Erresuma Batuko mediku elkargoen jarraibideak

ZERBAIT EGITEA ON, GEHIAGO EGITEA HOBE Irailaren 7an argitaratu ziren Erresuma Batuko mediku elkargoen jarduera fisikoa egiteko jarraibideak. Jarduera fisikorako jarraibide berriak 2010koak eguneratzen ditu adin-talde guztietan. Ebidentzia berriak ere erabili dira aktibo egoteko haurdunaldia eta erditu ondoren, eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.
Iritziak

Gorputz Hezkuntza

Aurreko iritzi artikulu batean idatzi nuen Hezkuntza sistema gizartean ditugu arazo guztien salbatzaile gisa ikusi ohi dugula. Astea berri zirikatzaile batekin hasi genuen. Beharbada, albisteak helburu horren alde lanean ari direnei ez die mesederik egingo, kontrakoa dirudien arren, gai hau landu gabe dagoelako. “Euskadik 3ra igoko ditu asteroko Gorputz Hezkuntzako orduak”. Hala izan bedi, nahiz eta ziur egon hau ez dela gertatuko urte batetik bestera. Bitartean, titularrak utzi digun oihartzunaren olatu hau hausnarketa pertsonal bat plazaratzeko baliatuko dut.
1
Albisteak

Usurbil Suspertu orientazio zerbitzua martxan da

Pertsonak inaktiboak aktibo bihurtzeko eta pertsona sedentarioengan jarduera fisikoa edota kirol ohitura sortzea helburu duen Usurbil Suspertu programa jarri du martxan Usurbilgo Udalak.
Albisteak

Ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko dirulaguntzak 2019

Laguntza, guztira, laurogeita hamalau mila eurokoa (94.000) eurokoa izango da eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.
Albisteak

Mondragon Unibertsitateko bizikleta mailegu zerbitzua berria

Mondragon Unibertsitatea mugikortasun aktiboa sustatzeko kanpaina berri bat diseinatzen ari da, Europako Mugikortasun Astearen ondoren. Pasa den ikasturtean, bizikletaren mundu mailako eguna ospatzearekin batera, bizikleta mailegu zerbitzua jarri zuen martxan.
Albisteak

Legutio Mugituz Bizi ekimenaren lehen urteurrena

Legutioko orientazio zerbitzuak urtebeteko ibilbidea osatuko du urrian. Pasa den urrian Legutio Mugituz Bizi ekimenaren aurkezpena kontatu genizuen. Lehen urte honen balorazioa oso positiboa izan da; horren seinale zerbitzuaren kontratazioa bi urterako luzatu duela Udalak.
Albisteak

Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Lege Aurreproiektua

Irailaren 4an Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Lege Aurreproiektua aurkeztu zen. Behin betiko bertsioa argitaratu baino lehen, eztabaida prozesu bat ireki da urriaren 2ra arte.
1
Albisteak

Orientazio zerbitzuen ebaluazio irizpideak

Uztailean sarrera hau utzi genuen orientazio zerbitzuei buruzko txostenari buruz. Txosten honen ondorioen artean ondokoa aipatzen genuen:  “…zerbitzuak ezartzen doazen arren, gabeziak ikusten ditugu oraindik, esaterako, adierazle eta datuen bilketan. Etorkizunean ahalegin berezi bat egin beharko dugu irizpideak bateratu eta orientazio zerbitzu guztiei ebaluaziorako datu multzo berdina proposatzeko.” Sarrera berri hau aprobetxatu nahi dugu gai honi heltzeko.
Albisteak

Irailean bueltatuko gara

Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoarentzat opor garaia iritsi da. Abuztuaren 1etik 31ra atseden hartuko dugu irailetik aurrera ditugun erronkei indartsu ekiteko berriz ere.
Albisteak

Ikasturteko laburpena, ideiak argitze aldera

Une honetan, Jarduera Fisikoaren sustapenarekin lotuta ditugun erronken artean bat azpimarratu daiteke: Kirol Lege berri bat adostea, Jarduera Fisikoaren sustapena bertan arautuz eta baliabide berriak aurreikusiz. Lege berriak ekar dezakeen ondorioak kudeatzeko, erkidego mailan azpian adierazten dugun eredua proposatzen ari gara. Eredu horretan, kirol sistemari ematen zaio lidergoa, baina osasun eta hezkuntza sistemekin elkarlana funtsezkoa ulertzen da.
Albisteak

Mugi Txorierri Orientazio Zerbitzuko lehen datuak

Ekainean Txorierriko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuaren ibilera berriaren lehen 6 hileak bete dira. Sarrera honen bitartez denboraldi honetan lortutako datu adierazgarrienen berri eman nahi dizuegu.
Albisteak

Orientazio zerbitzuei buruzko txostena

Gaur egun Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak Mugiment egitasmoaren lehentasunetako bat dira eta dokumentu bat sortu dugu zerbitzu hauen inguruko informazio nabarmenena batzen duena. Txostenak hiru helburu nagusi ditu. Batetik, egungo egoera aztertu. Bigarrenik, zerbitzu hauen gutxieneko ezaugarriak proposatu. Eta azkenik, bertan parte hartzen duten eragile ezberdinen ardurak zehaztu.
1
Albisteak

Mugiment Gipuzkoa, azken argitalpenak

Lehenago Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak argitaratutako baliabideen berri eman genizuen. Tarte honetan, baliabide bilduma handitzen joan da proposatzen dituzten arloa ezberdinetan.
Albisteak

Basauri Oinez

Basauri Sano Bizi Herri Sareak programa berria kaleratu du, “Basauri Oinez”, udalerriko parke eta berdegune ezberdinetara ibiltzera irteteko taldeen prestakuntza sustatzea du helburu programak. Horrez gain, helduaroan ohikoa izaten den bakardadea eta sedentarismoa ekidin nahi dira, eta, harreman sozialak sendotu. Ekimen honetan, eguneroko bizimoduan ohitura osasungarriak txertatu nahi dituzten bizilagun orok parte hartu dezake.
Albisteak

Osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko dirulaguntzak

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 29a, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2019ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko.
Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiko Parke osasungarriak

Azken urteotan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zerbitzuak Parke Bio-osasungarrien erabilera ikasteko programa abian jarri du. Horretarako, prestatutako teknikariek doako informazio-saioak ematen ari dira maiatzean eta ekainean zehar lurraldeko hainbat udalerritan.
Albisteak

AUrrera ekimena abian da Arratzua-Ubarrundian

Arratzua-Ubarrundia Vitoria-Gasteiztik oso gertu dagoen udalerria da. 1.000 biztanle bakarrik dituen arren 10 kontzejutan banatuta, ez da eragozpena izan AUrrera ekimena antolatu eta jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan jartzeko.
Albisteak

Malmasin 365

Basauri Sano Bizi, Tokiko Osasun Sareak #malmasin365 erronka jarri du martxan. Ekimenaren xedea, urteko egun guztietan, Malmasin mendira gutxienez igoera bat egitea da. Apirilean hasiko da erronka, eta urtebete iraungo du. Hilero, argazki berezi edo originalena sarituko da.
Albisteak

2019ko Gipuzkoako Aldundiko diru-laguntzak zabalik

Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko Gipuzkoako toki erakundeei diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago.
Albisteak

FALCO proiektuaren emaitzak

Research for active ageing partzuergoak gonbidatuta, FALCO proiektuaren baitan egindako ikerketa lanen emaitzen aurkezpenean izan gara IK4-TEKNIKER teknologia eta berrikuntza zentroan.
Albisteak

Mugiment Debagoiena eskualdean

Gogor ekin diote debagoiendarrek 2019ari; izan ere, jarduera fisikoko hiru orientazio zerbitzu berri jarri dituzte martxan: Bergarakoa, Arrasatekoa eta Oñatikoa hain zuzen ere, eta, Mondragon Unibertsitatea Mugiment sustatzaile bilakatu da.
Albisteak

Mugiment egitasmoa Araban

Jakina da Arabako ezaugarri geografiko eta demografikoek eragin zuzena dutela lurralde honetan garatzen diren politiketan, baita jarduera fisikoaren sustapenean ere. Mugiment egitasmoa ez da salbuespena, baina poliki-poliki, proiektua indarra hartzen ari da herri ezberdinetan.
Iritziak

2018ko ikasketa batzuk

Duela gutxi Mugiment Euskadi koordinazio bilera ospatu zen, eta beste gai batzuen artean, pasa den urteko ebaluazioa aurkeztu genuen. Bileren ohiko denbora estutasunengatik, datuen irakurketa oso azkarra egin genuen eta ez ginen balorazioak egitera geratu. Lerro hauek eraili nahi ditut, nire ustez, 2018ak utzi zizkidan sentsazio aipagarrienak komentatzeko eta bukaerako hausnarketa bat egiteko.
1
Albisteak

Lehen Urrats 3.0 AMIA azterketa

Lehen Urrats txostena bertsio berri bat argitaratu berri dugu. Horren edukia azalduko dizuegu. Txostenean erreferentzia ugari aurkezten dira eta bertsio honetan 39 berri gehitu dira. Ekarpen berrien aurrean “(3.0)” testua aurkituko duzue, beraz, interesa izan ezkero, erreferentzi berriak aurkitzea oso erraza da (ctrl+F bilaketa egiteko). Bestalde, hemen azaltzen genuen bezala, #EreduOnak traolen bidez ere erreferentzi gehiago pilatzen ari gara. Horretaz aparte, 7. atalean EAEan jarduera fisikoaren sustapenaren inguruko AMIA azterketa aurkezten dugu. Azterketa hau urtarrilaren 28an Lakuan izango dugun Mugiment egitasmoaren koordinazio bileran eztabaidatu eta osatuko dugu. Arloko profesionalentzat erabilgarria izan daitekeelakoan, saiatuko gara dokumentazio lan honi jarraipena ematen.
3
Albisteak

Irailean bueltatuko gara

Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoarentzat opor garaia iritsi da. Abuztuaren 1etik 31ra atseden hartuko dugu irailetik aurrera ditugun erronkei indartsu ekiteko berriz ere.

Albisteak

Mugiment Euskadi koordinazio bilera ekainaren 4an

Mugiment egitasmoa koordinatzeko hiru maila ezberdin zehazten ditugu: tokian tokiko sareak, lurralde mailakoak eta Euskadi osokoa. Azken maila honetan, urtean bi bilera egiten ditugu eta hurrengoa ekainaren 4an izango da. Azalduko dizuegu zer landuko dugun bertan.

Albisteak

Pertsona aktiboak izateko gida

Mugiment egitasmoaren helburu nagusienetakoa biztanleen artean jarduera fisikoa areagotzea eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen da, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez. Horren isla da argitaratzen dugun Pertsona Aktibo izateko gida hau.

Albisteak

Mugiment Sareetarako gida

Mugiment egitasmoak jarraitzen dituen lan ildoen artean Mugiment Sareak sustatzea dago. Sareak Udalerriko eragile ezberdinez osatutako taldea da (hala nola, kirol zerbitzua, gizarte zerbitzuak, osasun langileak, berdintasun arloko eragileak, herriko elkarte ezberdinak eta noski, herritarrak). Zeharka eta ikuspegi aniztasunean oinarrituta, jarduera fisikoaren sustapenaren inguruan lanean jarduten dute, beti ere, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko helburuarekin.

Albisteak

Mugiment Gipuzkoa; buru-belarri sektore arteko elkarlana sustatzen

Gipuzkoan jarduera fisikoko orientazio zerbitzuen aldeko apustu sendoa egiten ari gara udalak, osasun teknikariak, kirol zerbitzuak edota gizarte zerbitzuak, besteak beste. Zerbitzuak berak herritarrentzat suposatuko duen abantailaz harago, aitzakia ezin hobea izaten ari da sektore arteko elkarlana sustatzeko.

1
Albisteak

Mugiment Gipuzkoa: lehentasunezko herritar taldeetan bizimodu aktiboa sustatzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduera fisikoa sustatzeko hainbat baliabide ipini ditu eskuragarri bere www.gipuzkoakirolak.eus atarian.

Iritziak

(es) Para todo, la educación es la solución… pero la escuela no es tan grande

Muchas veces, cuando un problema importante acecha a toda la sociedad, se recurre al ya clásico “la clave es educar a la gente”. La verdad es que en general puedo estar de acuerdo con el planteamiento, pero no sé si será cosa de mi edad, tengo la sensación que esta afirmación se utiliza muchas veces para quitarnos una responsabilidad de encima.

Albisteak

Orientazio zerbitzuetarako gida

Mugiment egitasmoak jarraitzen dituen lan ildoen artean dago Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak sustatzea.

Zerbitzu hauen helburua da inaktiboak diren pertsonei laguntza eskaintzea aktibo bihur daitezen, joka-bide aldaketa horretan eragin dezaketen baldintzatzaile ezberdinak ulertzeko entzute aktiboa erabiliz.

1