/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Etxebarri Martxan aurkezpena

Bizkaian beste pausu garrantzitsu bat eman da #PertsonaAktiboak lortzeko, kasu honetan Etxebarrin.

Etxebarri martxan aurkezpena II

Apirilaren 20an, Etxebarri Martxan”, Etxebarriko Jarduera Fisikoa sustatzeko programaren aurkezpena egin zen.

Programa honen helburua da etxebarritar gehiago aktibo izatea eta sedentarismo maila murriztea. Horretarako, kirol zerbitzuak, osasun publikoak, BFA-k, Kukullaga ikastetxea, osasun zentroko teknikariak, Bizipoz zentroa eta Loren Oliva alkatea elkarlanean ari dira pasa den azarotik.

Programa honekin lotuta, Orientatzaile zerbitzu bat abian jarriko da irailean. Zerbitzu hori doakoa eta etxebarritar guztiei zuzendutakoa izango da. Orientatzaile figura hori “Etxebarri Martxan” programaren ardatza izango da.

Twitter-en ikus dezakezue #EtxebarriMartxan programari egin diogun jarraipena.

Etiketak:

Utzi erantzuna