/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Etxebarri Martxan-ek badu orientazio zerbitzua

Jarduera fisikoaren eta bizimodu osasuntsu baten alde apustu eginez, Etxebarriko Udalak Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua jarri du martxan.

Mugiment egitasmoarekin bat eginez, Etxebarriko Udalak Etxebarri Martxan Sarea abiarazi du, herrian bizi diren pertsonek bizimodu osasuntsu baterako ohiturak garatu ditzaten. Pertsonen osasuna zaintzea, sedentarismoa murriztea, osasuna sustatzen duten ekimenei babesa ematea eta pertsona inaktiboek euren jarrera aldatzea du helburu sareak.

Hainbat eragilek dihardute sarea osatzen: Etxebarriko Osasun Zentroa, Udal Kiroldegia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa, Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoa edota Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Saila, besteak beste.

Aurkeztu berri den Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzura (JFOZ) joz gero, pertsona inaktiboek aholkularitza, orientazio eta pertsona aditu baten laguntza jasoko dute. Ariketa fisikoari buruzko gomendioak zein arreta pertsonalizatua egongo da; hori izango baita orientatzailearen zeregin nagusia.

Sarean inplikatuta dauden beste eragile batzuk, osasun zentroa edota gizarte zerbitzuak kasu, zerbitzu honekin buruz-buru arituko dira. Hauek izango dira pertsona inaktiboak identifikatu eta orientazio zerbitzura bideratuko dituztenak.

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Behera jaitsi

Hona hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Etxebarriko Udalari, eta animo Zuberoa orientatzaileari.

Info +

Etiketak:

Utzi erantzuna