/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak / Iruzkin 1

Etxebarri Martxan: Jarduera Fisikoari buruzko galdetegia

“Etxebarri Martxan” jarduera fisikoa sustatzeko programatik, Etxebarritarrek zenbat jarduera fisikoa egiten duten  jakin nahian, pasa den maiatzean galdetegi bat bota zen Etxebarritarren erantzunak jasotzeko.

ETXEBARRI MARTXAN

Etxebarritarren jarduera fisikoko maila jakinez aparte, jarduera fisikoa egiteko oztopoak ezagutzea eta biztanleen sedentarismoari aurre egiteko proposamenak jasotzea ziren bere helburu nagusienak.

387 pertsona parte hartu zuten oinarrizko diagnosi honetan; %64 emakumeak eta %36 gizonak. Azken horiek, oro har, emakumeak baino aktiboagoak dira. Hala, emakumeen eta gizonen arteko inaktiboen tasak %32,5 eta %18,4 dira, hurrenez hurren.

Bestalde, emakumeen %38 eta gizonen %28,5 jarduera fisikoko gutxieneko gomendioak baino ez dituzte betetzen. Horretaz gain, gutxieneko gomendioak baino gehiago egiten dutenei neurtu ere egin zaie. Zentzu horretan emakumeen %29 eta gizonen %55 guztiz aktiboak dira; hau da, gutxieneko gomendioak baino gehiago egiten dutela.

Jarduera fisikoa egiteko oztopoei dagokienez, emakumeen artean familia zaintzea da bere argudiorik nagusiena jarduera fisiko gehiago ez egiteko. Gizonen artean, ordea, denbora falta da. Horretaz gain, bi generoek aipatu dute, bigarren argudio bezala, jarduera fisiko gehiago ez dutela egiten nagitasunagatik. Gauzak horrela, biztanleen %46,5 ez daude konforme egiten duten jarduera fisikoaz.

Behin emaitza horiek aztertuta, “Etxebarri Martxan” saretik irtenbideak sortzeko unea hasiko da. Zentzu horretan, lan-talde horrek espero du irailetik aurrera martxan jarriko den Orientazio zerbitzuak laguntzea.

Twitter-en ikusi ahalko duzue #EtxebarriMartxan-eko diagnosiaren egingo dugun jarraipena.

INFO+

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna