/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Etxebarriko Mugiment sarea

Etxebarriko udalak lehendabiziko pausuak eman ditu Mugiment sarea sortzeko.

Etxebarriko Mugiment sarea

Azaroan Etxebarriko udalak bere Mugiment sarea eratzeko lehenengo bilera egin du. Etxebarriko alkateari esker, Loren Oliva, bilera honetan lortu da tokian-tokiko agente ezberdinak elkartzea. Agente hauek Etxebarriko talde eragilea eratzen dute eta udalaren, osasun zentroaren, osasun publikoaren, kiroldegiaren eta autonomia pertsonala sustatzeko zentroaren ordezkaritza izan du.

Lehendabiziko bilera honetan Mugiment egitasmoa aurkeztu zaio talde eragileari eta jarduera fisikoa egiteko tokian-tokiko baliabideen diagnosia egiten hasi da.

Oro har, agente guztiek ontzat hartu dute esperientzia hau eta gogoak dituzte prozesu honekin jarraitzeko eta honekin batera Etxebarri udalerri aktiboago izatea lortzeko.

Abenduan talde eragile hau berriro bilduko da Mugiment sarea eratzeko hurrengo pausuak emateko.

Etiketak:

Utzi erantzuna