/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Lege Aurreproiektua

Irailaren 4an Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Lege Aurreproiektua aurkeztu zen.

Behin betiko bertsioa argitaratu baino lehen, eztabaida prozesu bat ireki da urriaren 2ra arte.

Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoa eta kirola arautzea eta sustatzea.

Lege honen ondorioetarako, parte-hartze antolatu baten edo beste mota bateko parte-hartzearen bidez egoera fisiko eta psikikoa adieraztea edo hobetzea, gizarte-harremanak garatzea eta maila guztietako lehiaketetan emaitzak lortzea helburu duen jarduera fisiko oro hartuko da kiroltzat.

Lege honen ondorioetarako, muskulu eskeletikoek egiten duten eta energia-gastua dakarren gorputz mugimendu oro hartzen da jarduera fisikotzat.

Euskal kirolerako araubide juridiko berri honetan, protagonismo berezia dute jarduera fisikoaren eta kirolaren sustapenak, kirol inklusiboagoa lortzeko helburuak, gobernantza oneko ereduak txertatzeak, desberdintasunen desagerrarazteak, emakumeen kirolaren sustapena, kirol-erakundeetan organo paritarioak osatzeko betebeharrak, administrazio publikoek obesitateari eta egoneko bizitzari aurre egiteko lanean betetzen duten zeregina argitzeak eta kirol federatuaren egiturak berrantolatu eta arrazionalizatzeak.

Gogoratu urriaren 2ra arte duzula zure ekarpena, proposamena edo hausnarketa egiteko, hasitako arau-proposamenaren helburua eta edukia hobetzen laguntzeko. Zure iritzia interesatzen zaigu eta, bereziki:

– Ados al zaude jarraitzen den funtsezko helburuarekin?

– Ikuspegi baten falta sumatzen al duzu?

INFO +

Etiketak:

Utzi erantzuna