/ Blogaria: Mikel Bringas / in Iritziak / Iruzkin 1

Euskadiko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektua prestatzen hasia da. #PertsonaAktiboak lortzeko aukera ezin hobea.

Lege aurreproiektuaren egin aurretiko kontsulta izapidea betetzeko  ekarpenak egiteko bidea irekia da. Sarrera honek horietako bat izan nahi du.

Hauexek dira osatu asmo den proiektu arauemailearen helburuak:

  • Garraio moduen araberako eskuduntza duten hainbat administraziok eragindako alferrikako bikoizkeriarik gabeko garraio integratu eta koordinatua osatu, era horretan, Euskadiko garraioa erabiltzaileentzat bakarra balitz bezala izan dadin.
  • Administrazioen arteko harreman-sistema bat eratu, egiturazko planifikazio-metodo baten bidez antolatua. Horretan ondorengo hauek jasoko dira, EAEko lurralde osoaren analisia eginda: administrazioen jardunbiderako irizpideak; zerbitzuak eta garraiobideak; behar diren azpiegiturak eta gizarte kostuak, bai ingumenari lotuak, bai ekonomiari lotuak.
  • Garraio publikoari eta kolektiboari lehentasuna eman, errekin fosilak erabiltzen ez dituzten ibilgailuen alde eginda.
  • Trakzio mekanikorikez duten garraiobide ekologikoagoak bultzatu eta babestu, besteak beste, oinez eta bizikletaz ibiltzea, batez ere, hiriguneetan; eta hain ekologikoak ez diren garraiobideak edo gizartearentzat kostu handiagoa dutenak gutxiago erabiltzera bultzatu.
  • Garraiobide publiko hurbila sustatu, erabiltzaileen ikuspuntutik ezin hobea dena eta arlo ekonomikoan jasangarria dena.
  • Trenbideak garraio publikoko eskaintzaren ardatz egituratzaile gisa gehitu. Helburu honek errepide bidezko garraioa trenbidearen osagarritzat hartzea eragiten du eta ez du xede errepideko zerbitzurik eskaintzea trenbide eskaintza nahikoa duen eremu geografiko jakin batean.
  • Garraio sistema berritzailea, aurreratua eta kostuak barneratzeko irizpideetan oinarrituasustatu.
  • Garraio pribatuaren beharra gutxitu, zerbitzuen eskaintza publikoa eginez. Era horretan, horretara bideratutako eremuak libre izango dira eta hirietako buxadura kenduko da.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde oreka eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna sustatu, kanpoko eta barruko loturak bultzatuko dituen garraio azpiegitura sare baten bidez.
  • Garraio publiko erakargarri, irisgarri, eraginkor, jasangarri eta erabiltzaileen beharretaraondo moldatua eskaini. Horretarako tarifikazio orekatuko sistema bat ezartzeko diseinua bultzatuko da eta sistema horrek hainbat erabiltzaile talderen beharrei erantzungo die, EAEko garraio publiko osorako txartel bakarra ezarrita.
  • Pertsonen eta salgaien garraioan intermodalitatea sustatu, abiapuntu izanda garraio publikoko sare integratu eta koordinatua eta ohiko garraioen beharra murriztuko duten zentro logistikoak.

Egia da asmo hauetan hainbat aipamen daudela itxaropena irekitzen dutenak (letra lodiz idatzi ditudanak). Bestalde, nire ustez, mugikortasunaren lehentasuna ingurumen arazoak izan behar dira. Baina horrela izanik ere, mugikortasun aktiboari garrantzi gehiago emango nioke arau honetan. Zentzu horretan, Londoneko garraio estrategia adibide ona izan daiteke.

Mugiment egitasmoan jarduera fisikoaren sustapena modu zabalean ulertzen dugu, bideo honetan azaltzen den bezala:

Nire ustez, ikuspegi zabal horretan, epe motzean hobekuntzak lortu nahi baditugu, arlorik eraginkorrena mugikortasuna da. Gutxienez, azken urte hauetako joerak erakusten du aldaketa lortzen ari dela.

Hurrengo taulak erakusten digun bezala oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien hobekuntza nabaria da. Ez naiz gai aurkitzeko urte hauetan neurri bereko aldaketarik lortu duen jarduera fisikoaren beste arlorik.

Inbertsioa oraindik oso txikia izan arren, hainbesteko aldaketa lortu bada, zer litzateke mugikortasun aktiboaren aldeko benetako apostua egingo balitz?

Arazoaren neurria eta hobetzeko aukerak ulertzeko lehen urrats txostenaren 3. atala irakurtzea lagungarria izan daiteke.

Ekarpenak aurkezteko epea abenduaren 21ean bukatuko da. Animatzen zaituztet mugikortasunaren aktiboaren aldeko ekarpenak aurkeztera, lege honetan izan behar duen tokia lortzeko.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna