/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

FALCO proiektuaren emaitzak

Research for active ageing partzuergoak gonbidatuta, FALCO proiektuaren baitan egindako ikerketa lanen emaitzen aurkezpenean izan gara IK4-TEKNIKER teknologia eta berrikuntza zentroan.

Research for active ageing jakintza-alor anitzeko partzuergoa da. Bertan, Gizarte eta Osasun Arloko Ikerkuntza Institutu batek (Biodonostia), Ikerkuntza Gerontologikoan aritzen den Institutu batek (Matia), Zentro Teknologiko anitzek (Tecnalia, Cidetec, Tekniker, Vicomtech) eta mediku arloko zein arlo teknologikoko Euskal Herriko Unibertsitateko bi departamentuk (Fisiologia, Konputazio Zientziak) parte hartzen dute.

2015 eta 2016 urteetan, partzuergoak FRAILTEK proiektuan egin zuen lan, zeina hauskortasunaren detekzioan eta identifikazio goiztiarrean zentratuta egon zen. Proiektu horren emaitza gisa, hauskortasunaren sindromearen karakterizazio multidimentsionala lortzeko hasierako protokoloa eta hauskortasunaren baloraziorako hainbat prototipo teknologiko sortu ziren.

2017 eta 2018 urteetan berriz, partzuergoa FALCO – “Frailty Corner” izeneko proiektua garatzen aritu da. Honekin, beste urrats bat eman nahi izan da hauskortasunaren abordatzean. Ikerketa, esku-hartzean zentratzen da, narriatze funtzionala eta menpekotasuna saihesteko helburuarekin, bere agerpena atzeratzeko edo gaitasun funtzionala eta kognitiboa berreskuratzeko, entrenamendu fisiko eta kognitiborako erabiltzen diren programen bidez.

Hauskortasunaren prebentzio, esku-hartze eta kudeaketaren aplikazio masiboak, praktika klinikoan, programa eta ekipamendu espezifiko berriak eskatzen ditu, balioztatuak, eraginkorrak eta bideragarriak direnak. Testuinguru honek aukera interesgarria eskaintzen du entrenamendurako irtenbide teknologiko berritzaileentzat.

Hemen proiektuari buruzko informazio osoa.

Etiketak:

Utzi erantzuna