/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Gipuzkoa Mugiment eskualdeko bilerak

Abendua eta urtarrilean zehar jarduera fisikoaren sustapenaren inguruko 5 bilera egin dira, eskualdeka, Gipuzkoan barrena. Errenterian, Elgoibarren, Azpeitian, Donostian eta Tolosan, hain zuzen ere.

Bilera hauek Gipuzkoa Mugiment ekimenaren baitan antolatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Gipuzkoako Osasun Publikoak eta Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak deituta.

Bileraren helburua zen 3 erakunde hauek jarduera fisikoaren sustapenaren inguruan egiten ari diren lanaren xehetasunak ematea, egindakoa errepasatuz eta etorkizunari begira planifikatuta dagoena azalduz.

Guztietan gidoi bera erabili da, bertaratutakoei informazio ahalik eta osatuena emanez hitz egindako gai bakoitzaren inguruan.

Bilera hauek koordinazio tresna oso eraginkorrak izan dira, alde batetik, jarduera fisikoaren inguruan lanean ari diren udalerri ezberdinetako eta arlo ezberdinetako teknikariengana iristea lortu dugulako, eta bestetik, egitasmoa bideratzen ari diren hiru erakunde nagusiak modu bateratuan egin dituztelako aurkezpenak bakoitzaren lan ildoak azpimarratuz osotasun baten barruan.

Hauxe da Mugiment egitasmoaren bidez lortu nahi dugun koordinazioa. Gipuzkoan egindako ahalegina beste lurraldeetara ere zabaldu nahi genuke.

Etiketak:

Utzi erantzuna