/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jolashezi programa

Eskaintza berri hau 6-8 urte bitarteko haurrei eskaintze zaie.

Programa honen helburua da, batetik, adin horretako haurrentzat egokia izango den prestakuntza eskaintza bat edukitzea, haien garapen motor, sozial eta afektiboa ahalbidetzeko, eta, bestetik, bereziki nesken garapen motorra hobetzea adin txikietan, aurrerago kirolaren arloko ko-hezkuntzari berme handiagoekin erantzun ahal izateko.

Konfiantzaren pedagogia deiturikoan oinarritzen da. Xedetzat du konfiantzazko inguruneak sortzea, adin txikikoek beren potentzial osoa gara dezaten, jolasaren bidez, eta ikasleek adin horietan garatu behar dituzten konpetentzietara egokitutako erronkak proposatuz. Programa diseinatzerakoan kontuan hartu dira, halaber, balioetan oinarritutako hezkuntza, euskal kulturaren berezko edukiak eta euskararen erabileraren sustapena.

Gipuzkoako Foru Aldundia JOLASHEZI programaren hedapena bideratzen ari da, hezkuntzaren, berdintasunaren, osasunaren eta gizartearen arloko entitateen laguntzarekin, eskola komunitatera eta familia gipuzkoarretara iristeko.

Programazioaren eduki guztiak eta informazio orokorra Aldundiko Kirol Zerbitzuaren webgunean kontsultatu daitezke: www.gipuzkoakirolak.eus/jolashezi

Etiketak:

Utzi erantzuna