/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Goi Eskola Politekniko Osasungarria Mondragon Unibertsitatean

Enpresa Osasungarria eta Unibertsitate Osasungarria, bi kontzeptuak aintzat hartuz, eskola osasungarria izeneko ekimena martxan jarri du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak.

Helburu nagusia, unibertsitateko irakasle eta langileen osasuna eta ongizatea hobetzea da.

Ekimen honekin, REUS (Red Española de Universidades Saludables) proiektuarekin bat egiten du Mondragon Unibertsitateak. Sare honen xedeak dira:

  • Unibertsitatea indartu, osasunaren sustapenerako ingurune bezala.
  • Osasunaren sustapenaren inguruko irakaskuntza eta ikerketa bultzatu.
  • Osasunaren sustapenaren arloan esperientzien trukaketa erraztu.
  • Osasun publikoaren, komunitateko elkarteen eta unibertsitateen arteko elkarlana sustatu.
  • Osasuna sustatzen duten unibertsitateen proiektuak garatzeko estrategia eta lan ildoak adostu.
  • Proiektu partekatuak sortzeko eta garatzeko aukera ahalbidetu, sarearen ildo estrategikoen inguruan.
  • Nazioarteko lankidetza indartu.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren osasun programa honek hiru ardatz ditu (tailer teoriko-praktikoak, aholkularitza pertsonalizatua eta teknologia berriak), eta nola ez, Jarduera Fisikoa programaren oinarrietako bat da.

Bestalde, ikasleek Kirol Zerbitzuaren bitartez asetzen dituzte Jarduera Fisikoa eta Kirola egiteko premiak, katalogo zabal baten bitartez.

Modu honetan, esan genezake, unibertsitateko komunitate osora iristen dela Jarduera Fisikoa eta Osasuna sustatzeko Mondragon Unibertsitateak egiten duen ahalegina.

Etiketak:

Utzi erantzuna