/ Blogaria: Neritzel Albisua / in Iritziak / Iruzkin 1

Gorputza produktua bihurtu al da? eta heziketa fisikoak nola erantzuten du?

Eszena desberdinak aurki ditzakegu telebista zein irratietan, soinekoak gorputzari pegatuta eta justu ipurdian fokua jartzen, izerdi-tantekin distira, kamisetak eta txandal-galtzak kentzen, etab. Iragarki hauek bideoklipetan eta programetan ikusten diren irudiak gazte nerabeen ikusizko munduaren parte dira. Mundu bizigarri bat da, eta, bertan, gorputza da desio-ikono nagusia. Mundu horretan, ariketa fisikoa gorputz desiragarriekin eta kontsumozko, dibertsiozko eta aisialdiko bizimoduarekin lotzen da. Mundu postmoderno baten parte dira.

blogerako Sare sozialak

Iragarkia ikusten duten gazteen jarduera horiek Gorputz Hezkuntzan ere eragiten dute. Gorputz Hezkuntzarako ekipamendua janzten dute, eta irakaslearen aurrean agertzen dira, haien gorputzak zeharo erakusten dituen saio batean parte hartzeko. Ariketa fisikoa egiterakoan, Nike-n iragarkiaren moduan aritzea espero dute. Sentitzen al dute euren gorputza ez dagoela telebistako irudietan agertzen direnen maila berean? Gazteek nola bizitzen dituzten euren gorputzak eskolako Gorputz Hezkuntza saioetan? Eta zer harreman izan dezake indar kultural zabalagoekin? (Tinning, Macdonald, Wright eta Hickey, 2001). Zalantza gutxi dago hedabideek gorputzez eta ariketa fisikoaz ematen duten irudiak sustatu egin duela gimnasio-entrenamenduren bat jasotzeko eskaera handiagoa izatea pasialdi lasaigarria egitekoa baino (Tinning, 2001).

Agian, kontu horiek ez zaizkizu batere garrantzitsuak irudituko etorkizuneko Gorputz Hezkuntzako irakasle gisa. Aitzitik, egingo den lanaren esentziarekin lotura estua dute. Modu batera ala bestera, Gorputz Hezkuntzak gorputza eta ariketa fisikoa barne hartzen ditu. Hori ekiditea zaila da. Arloko formakuntzan zehar ikasiko diren ezagutzetako askok gorputza ariketa fisikoa egiterakoan eta ariketa fisikoa bera dituzten oinarriekin zerikusia izango dute. Gertakari horiek agerian uzten dute Gorputz Hezkuntzaren arloan lan egiten dugunok ez garela gorputza eta ariketa fisikoa jorratzen ditugun bakarrak. Ondo dakigunez, iragarki horiek eskolan izango ditugun haurrak dituzte xede.

Kontu honetan, gauzarik garrantzitsuena da gazteak ikastetxera doazenean antzeko iragarkiek baldintzatutako irudiak eta interpretazioak dituztela buruan, gorputzari eta ariketa fisikoari dagokienez eta irakasle gisa horren kontzientzia izan behar dugula.

Etiketak:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna