/ Blogaria: Mugiment idazkaritza teknikoa / in Albisteak

Hondarribia bixi bizik urtebete

Duela urtebete, Hondarribia bixi bizi ekimenaren aurkezpen ekitaldia kontatu genizuen. Urtea igarota, ebaluazio eta balorazio garaia da.

Emaitzen balorazio argiena, eta zerbitzuaren orain arteko ibilbidea hobekien laburbiltzen duena, Conchi Fernández erizainak egin zuen: Julen orientatzailearekin lortu duguna, ez dugu sekula aurretik beste inorekin lortu.

Emaitza kuantitatiboei begiratuta, guztira 84 erabiltzaile pasatu dira zerbitzutik, eta horietatik, 27k (%32) ez dute jarraitu. Jarraitu duten erabiltzaileen %57 emakumeak izan dira.

Adin taldeei dagokionez, gehienak adineko pertsonak izan badira ere, azpimarratzeko da gazteekin egiten hasi diren lana. Julen orientatzailea ikastetxeekin koordinatzen hasi da inaktiboak diren haur eta gazteei laguntza gehigarria eskaintzen hasteko ikastetxean bertan. Eta hau da, hain zuzen ere, 2019rako jarri duten helburu nagusia. Hori lortzeko lanean hasi dira dagoeneko Hondarribian.

Etiketak:

Utzi erantzuna